Lozagia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Testua guztiz aldatu dugu, erreferentziaz erdarazko enbragearen horria harturik
1. lerroa:
Elementu-mekaniko batean, energia mekanikoren transmisioa kontrolatzeaz arduratzen den mekanismoa da enbragea. Automobil batean, adibidez, enbrageak motorretik gurpiletaraino transmititzen den momentua kontrolatzea ahalbidetzen dio gidariari.
[[Mekanika]]n, '''enbragea''' ardatz batetik bestera mugimendua transmititzeko gailua, ardatzen arteko lotura hori eteteko ere balio duena. Hedaduraz, gailu horri eragiteko pedala ere bada.<ref>{{Erreferentzia
 
|url=http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=enbrage&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=eu&bila=bai
== '''Funtzionamendua:''' ==
|izenburua=enbrage
Enbragea pieza multzo batez osatuta dago, eta motorra eta transmisio-elementuen artean kokatzen da. Enbrageak funtzio ezberdinak garatzen ditu:
|egunkaria=Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua}}</ref>
* Akoplamendu-posizioan (enbragatuta), enbrageak motorrak sortutako momentua transmititzen du. Automobil batean, enbragea akoplatua dagoenean, motorra eta transmisioa konektatuta daude.
* Desakoplatuta (desenbragatuta) transmisioa eteten da. Automobil batean, gurpilak libre biratzen dabiltza, edo geldirik daude motorrak biraka jarraitzen duen bitartean (bere momentua gurpilei transmititu gabe).
* Erdiguneko posizioetan, enbrageak motorraren momentua progresiboki transmititzen du (marruskadura bitartez).
 
Enbrageak transmititu dezakeen momentua, motorretik iristen zaion momentuaren berdina da. Baina egoera zehatzetan, enbragetik ateratzen den momentua motorrarena baino handiagoa izan daiteke. Erlazio hau ulertzeko, motor baten potentzia (''P'') definitzen duen ekuazioa erabili daiteke:
 
<math> P = M \omega = \frac{2\pi Frn}{60} </math>,       (1)
 
non aldagaiak honako hauek diren:
* <math> M </math>: Motorraren momentua (N·m).
* <math> r </math>'':'' Birabarkiaren ardatz eszentrikoaren erradioa (m).
* <math> F </math>'':'' Bielak ardatz eszentrikoari eragindako indarra (N).
* <math> n </math>'':'' Motorraren birak minutuko (rpm).
* <math> \omega </math>: Abiadura angeluarra = <math> 2\pi n/60 </math>.
Honela, motorra potentzia egoera egonkor batean dagoenean, biraketa-abiadura moteltzen badu (RPM), transmititzen duen momentuaren igoera gertatuko da. Hori da abiadura-kaxaren bitartez lortu nahi den efektua; motorretik ateratzen den biraketa-abiadura murriztea, sortzen den momentu erresultantea handitzeko.
 
Beraz, (marruskadura indarrengatik sortutako bero-galerak mespretxatuz) ardatz nagusiaren biraketa-abiadura motorrarenaren erdira murrizten bada, ardatz nagusiak motorraren momentuaren bikoitza jasoko du, potentzia berdina garatuz. Hau era erraz batean ulertzen da, adibide bat erabilita; non autoak aldapa handi bat igotzen saiatzean, enbragea "irristatzen" hasten da denbora-tarte batez (motorraren biraketa-abiadura, enbragetik ateratzen den abiadura baino handiagoa da). Denbora-tarte horretan, gurpiletara iristen den momentua motorrak sortu ahal duena baino handiagoa da. 
 
Enbragearen beste zeregin bat, atal ezberdinen arteko talka mekanikoak txikiagotzea izan daiteke. Adibidez; motorra eta transmisioa konektatzean (geldirik dagoen pieza bat, mugimenduan dagoen beste batekin konektatzean gertatzen den potentzia-transmisioan), motorra gelditzea edo pieza mekanikoak puskatzea galarazten du.
 
== '''Sailkapena:''' ==
Enbrage mota ezberdinak daude. Hona hemen bi sailkapen:
* Disko-kopuruaren arabera:
** Hidraulikoa. Ez du diskorik. Ibilgailu industrialetan erabiltzen da.
** Disko bakar lehorra.
** Aginte bakarreko disko bikoitz lehorra.
** Aginte bananduko disko bikoitz.
** Disko anitza (lehor edo hezea).
* Agintearen arabera:
** Aginte mekanikoa.
** Aginte hidraulikoa.
** Elektronikoki lagundutako aginte elektrikoa.
** Zentrifugoa.
 
=== '''Eraikuntza elementuak eta funtzionamendua:''' ===
[[Archivo:Embrague2.png|link=https://es.wikipedia.org/wiki/Archivo:Embrague2.png|eskuinera|thumb|450x450px|''''''Esquemática de funcionamiento de un embrague a diafragma. A: posición de acoplamiento o "embragado", B: posición de desacople o "desembragado".'''''']]
Osagai hauek osatzen dute enbragearen mekanismoa:
* Motor-bolantea (2), birabarkiari torlojutua dagoena.
* Marruskadura-diskoa (3), abiadura-kaxak sarrerako ardatzarekin batera birarazten duena ildaskatu bati esker.
* Presio-platerak (4) marruskadura-diskoa motor-bolantearen aurka presionatzen du, eta honela, disko eta plateraren arteko itsaspena bermatzen du.
* Diafagma (5), mekanismoan malguki funtzioa egiten duena marruskadura-diskoaren itsaspen-fasean eta bananketa-fasean.
 
==== Funtzionamendu oinarria: ====
Gidariaren aginte hidraulikoa (edo kablea) aktibatzen denean, palankak  bultzatze-kojinetea (7) mugiarazten du. Honela diafragman arku formadun desplazamendu bat eragiten da, diafragma 9 bermapuntura eta 8 estalkira finkaturik dagoelako (ikus irudia). Desplazamendu honek, ardatz nagusia (6) aske gelditzea eragiten du (motorretik ez du momentua jasotzen, marruskadura-disko eta presio-plateraren arteko kontaktua galtzen delako) martxa-aldaketa leuna ahalbidetuz. Aldi berean, geldiunetik abiatzean marruskadura-diskoaren eta presio-plateraren arteko akoplamendua progresiboagoa egingo da pedalaren bitartez, honela ardatz nagusiko momentura kontaktua moldatuz. Adibidez, aldapa handien kasuan, enbragearen “irristaketa” eragingo dugu.
 
==== Elementuen zerrenda: ====
# Birabarkia.
# Bolantea.
# Marruskadura-diskoa.
# Presio-platera.
# Diafragmako malgukia.
# Ardatz nagusia edo gidatua.
# Bultzatze-kojinetea.
# Estalkia.
# Bermapuntuko eraztun laguntzailea.
# Finkatze-torlojuak.
# Eraztunak.
 
=== '''Enbrage diskoanitza:''' ===
Enbrage diskoanitzek funtzionamendu-oinarri bera daukate, baina disko bakarraren ordez disko multzo bat erabiliz. Disko batzuk kanpo hortzdunak dira, eta birabarkiarekin engranatzen dute danbor baten bitartez. Beste disko batzuk (kanpo hortzdunekin tartekaturik), ordea, barne hortzdunak dira, eta abatz baten bitartez aldatzen dute martxa. Disko multzo hau pausagunean dagoenean, malguki helikoidal batzuen presiopean dago, honela danborrak eta abatzak batera biraraziz. Enbrage diskoanitzen erabilpena motozikletetara mugatzen da. Azken finean, motozikletetan martxa aldatzeko trasmititzen den momentua birabarkiak ematen duena baino askoz handiagoa da, biraketa-abiaduraren desbiderketa gertatzen delako (hau automobiletan gertatzen ez delarik). Beraz, akoplamendu-fasea askoz pogresiboagoa izan behar da. Prozesu hau hobetzeko diskoen arteko olioztapen-bainu bat erabiltzen da. Olio honek marruskadurak sorturiko berotasuna xurgatzen du, eta disko ezberdinen artean banatzen du. Soilik lehiaketa-makinek erabiltzen dute enbrage lehorra, hau askoz zakarragoa izanik.
 
== '''Ezaugarri teknikoak:''' ==
Enbrage batek transmititu dezakeen momentua marruskadura-diskoaren, kontaktu-azaleraren, diskoaren diametroaren eta malgukien indarraren funtzioan dago.
 
Kasu batzuetan, enbragea momentu-bihurgailu hidrauliko batekin trukatzen da. Hau transmisio-sistema automatikoa da.
 
== Erreferentziak ==