Ireki menu nagusia

Aldaketak

990 bytes added ,  Duela 2 urte
ez dago edizio laburpenik
'''Litologia''' [[arroka]] unitate baten deskribapena eta azterketa da, horren ezaugarri fisikoei, osaerari, testura eta egiturari buruz. Deskribapena eskuzko lagin batekin egin daiteke, edo ateratako barne-lagin batetik, ikusmen soilaz, [[lupa]]z edo [[mikroskopio]]z. Deskribapen oso detailatua izan daiteke, edo arroka baten ezaugarri fisiko orokorren laburpen bat. Litologiaren deskribapena [[unitate litoestratigrafiko]]ak zehazteko erabiltzen da, eta hau garrantzitsua da [[kartografia geologiko]]a egiteko zein eskualde ezberdinen arteko korrelazioak zehazteko.
 
[[Petrologia]]tik ezberdintzen da litologiaren helburua unitate litoestratigrafikoak zehaztea delako, eta petrologiarena, aldiz, arrokaren beraren ezaugarri fisikoak zehaztea. Hala ere bi kontzeptuak elkarren artean nahastuta agertzen dira maiz.
 
Litologian honakoak aztertzen dira:
* Arroka mota: [[arroka sedimentario]], [[arroka metamorfiko]] edo [[arroka igneo]]a den.
* Garauen edo [[klasto]]en tamaina.
* [[Mineralogia]].
* Kolorea.
* [[Fabrika (geologia)|Fabrika]].
* [[Sedimentologia]]k aztertzen dituen egitura txikiak.
* Kontsolidatu gabeko gainazaleko litologiak.
 
{{geologia zirriborroa}}
 
[[Kategoria:Petrologia]]