«Siria»: berrikuspenen arteko aldeak

2 bytes added ,  Duela 3 urte
t (clean up, replaced: Herrialde infotaula berria → Herrialde infotaula using AWB)
[[K. a. XX. mendea|K. a. 2000]]. urte ingurutik aurrera, hurrenez hurren, [[kanaan]]darrak ([[fenizia]]rrak barne), amorriarrak, hurritak, [[aramear]]rak ([[hebrear]]rak barne) eta Itsasoko herriak iritsi ziren. [[K. a. XIII. mendea]]n, gizalditako guduen ondoren ([[Kadesh]]eko gudua, [[K. a. 1270ko hamarkada|K. a. 1270]] inguruan), [[antzinako Egipto|egiptoarrek]] eta [[hitita|hititek]] lurraldea banatu zuten. Guduak eta izanagatik, kostaldeko hiriek oso urte oparoak izan zituzten, hasi iparraldeko [[Ugarit]] hiritik (kultura kosmopolita baten eta lehen [[alfabeto]]aren sorlekua) eta hegoaldeko [[Palestina]]ko kanaandarren hirietaraino, [[Mizenas]], [[Mesopotamia]] eta Egiptoko zibilizazioen ekarriekin. Geroago, [[Asiria]]ko eta [[Babiloniar Inperioa|Babiloniako]] inperio handiek Siriako erreinu askeak, banan-banan, suntsitu zituzten: [[K. a. 730eko hamarkada|K. a. 732an]] [[Damasko]], [[Tiro]] [[K. a. 570eko hamarkada|K. a. 573an]]. [[K. a. 530eko hamarkada|K. a. 539an]] [[Ziro Handia|Ziro II.a]] Babilonaz jabetu zenean, Siria [[Akemenestar Inperioa|Pertsiako satrapia]] bilakatu zen. [[K. a. 333]]an [[Alexandro Handia]]k konkistatu zuen; hura hil zenean ([[K. a. 323]]), [[Alepo]] [[Seleuko I.a Nikator]] jeneralaren mendean geratu zen. [[Seleukotar Inperioa|Seleukotarrek]] Damasko kendu zieten Egiptoko lagidei, eta Antiokosen ezarri zuten hiriburua.
 
[[K. a. 64]]. urtean, erromatarrak lurraldean sartu zirenean, [[Erromatar Inperioa]]ren probintzia bilakatu zen Siria. [[Kristautasun]]aren historian ere, Siriak garrantzi handia izan du. [[Paulo Tarsokoa]], gerora San Paulo izango zena, [[Damasko]]rako bidean kristautu zen. Aurkitu den lehen eliza kristaua [[Dura-Europos|Dura Europosen]] zegoen. [[330]]. urtean Inperioa zatitu zenean, [[Konstantinopla]]ren mende geratu zen. Erromatarren eta [[partia]]rren erdibidean egon zen, eta geroago, [[Bizantziar Inperioa|Bizantzioko Inperioaren]] eta [[SasaniarSasandar Inperioa|sasaniarrensasandarren]] artean. [[Khosro I.a]] sasaniarsasandar enperadoreak [[Antiokia]] hartu zuen [[540]]an, eta kanpora egotzi zituen antiokiarrak. [[611]]n, berriro, sasaniarreksasandarrek Antiokia konkistatu zuten, baina, [[622]]tik aurrera, [[Heraklio]] enperadoarenenperadorearen konkistek eraginik, atzera egin behar izan zuten, eta Siria, atzera, Bizantzioren mende geratu zen. Baina [[VII. mendea|VII. mendeko]] arabiarren hedapenak Siria izan zuen helburu nagusietako bat, eta [[636]]an, [[Jarmuk]] ibaiaren ertzean bizantziarrak menderatu ondoren, Siria arabiarrena izan zen.
 
=== Islamiar Aroa ===