Patrick John Hillery: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t +biografia infotaula automatikoa
t tipografikoa
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Patrick John Hillery''' ([[Spanish Point]], [[Clareko konderria|Clare]], [[1923]]ko [[maiatzaren 2]]a - [[Dublin]], [[2008]]ko [[apirilaren 12]]a) [[irlanda]]r politikari eta medikua izan zen.
 
Medikuntza-ikasketak egin zituen Dublingo Unibertsitatean. 1955-1957 bitartean Osasun Batzorde Nazionaleko kide izan zen. Hurrengo urteetan [[Miltown Malbay]]ko barrutiko mediku ofizial izan zen eta West Clareko auzitegi mediku. 1951n, [[Clareko konderria]]ren ordezkari gisa, Legebiltzarrerako hautatu zuten, eta legebiltzarkide izan zen 1973. urtera arte ([[Europako Batzordea|Europako Batzordeko]] kide izendatu zuten). Zenbait ministerioren ardura izan zuen: 1959tik 1965era Hezkuntzakoarena; 1965etik 1966ra, Industria eta Merkataritzakoarena; 1966tik 1969ra, Lanekoarena; eta 1969tik 1972ra Kanpo Arazoetakoarena. Bere agintaldian negoziatu zen Irlandaren sarrera Europar Batasunean.