Jose Ignazio Ansorena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
25. lerroa:
[[1982]]an [[Euskaltzaindia]]k deitutako Felipe Arrese-Beitia poesia lehiaketa irabazi zuen, ''Emeki Itxaropendutako Egunkaria'' liburuarekin. Herri musikaren aldetik ikerkuntza lan asko ditu eginak. Aipagarrienak: ''Euskal Kantak'', ''Iztueta-Albéniz-en Musika Bilduma'', eta ''Cancionero Popular Vasco''.
 
[[Donostiako Udaleko Txistulari Taldea|Donostiako Txistulariekin]] batera hainbat lan ditu argitara emanak, euskal herri dantzak bilduz. Bakarlari gisa ere beste hainbat lan argitaratu ditu: Ansorenatarren danbolina, Txistu hotsak, Le Basque, Haize hegoa eta Gipuzkoako soinu zaharrak.
 
[[1982]]an [[Bilboko Orkestra Sinfonikoa]]rekin batera, bakarlari gisa hau ere, estreinatu zuen Concierto para Txistu y Orquesta, Tomás Aragüés-ek idatzia, Errenteriako Musikasten. Geroago ere beste hainbat aldiz izan da: 2002an, Euskadiko Orkestrarekin batera jo zuen kontzertu berbera [[Iruñea]]n, [[Gasteiz]]en, [[Bilbo]]n eta [[Donostia]]nDonostian. Aukera hori baliatuz [[Elkar]] diskoetxeak zuzeneko lan hau argitaratu zuen.
 
[[2003]]an, [[Donostiako Udaleko Txistulari Taldea]]rekin batera, eta [[Euskal Dantzarien Biltzarra]]k eskatuta, ''Gipuzkoako Dantzak'' izeneko dantza bilduma grabatu zuen.