Nafarroa kalea (Bilbo): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
18. lerroa:
== Kokalekua ==
[[Abando]] auzoan dago. [[Areatzako parkea]]ren parean, [[Areatzako zubia]]n hasi eta [[Plaza Biribila]]n amaitzen da.
 
== Izena ==
Hasiera batean, "Calle de la Estación" (euskaraz "Geltokiaren kalea") zuen izena. [[Franco]]ren tropak Bilbora heldu eta bi egun beranduago, 1937ko ekainaren 21an, "Calle Navarra" (Euskaraz Nafarroa kalea) jarri zioten. Izen honekin nafar [[errekete]]en aldeko izena jarri nahi zuten. Izan ere, [[Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|gerra zibilean]] Bilboko konkista [[Artxanda]]tik heldu zen ,[[Bilboko Burdin Hesia]] zulatu zuten gunetik, hain zuzen ere.
 
[[Frankismo]]aren garaipena eta gero, [[diktadura]] honek izen sinbolikoak jarri nahi izan zituen. Ondorioz, Artxandatik jeitsi eta frankistek "Garaipenaren zubia" ([[Areatzako zubia]]) deitu zioten zubia gurutzatu eta gero nafar erreketeak bere omenez Nafarroa kalea deitu zioten kaletik, egun bat lehenago izen berria jarri zioten Espainiako Plazara (Plaza Biribilera) heldu zirela aldarrikatu nahi izan zuten. 1937ko ekainaren 21an, Nafarroa kalea izen ofiziala bihurtu zenean, musika eta jai giroan, [[picnic]] moduko bat antolatu zuten bertan zeuden errekete eta [[Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangea|falangistekin]] garaipena ospatzeko.
 
== Eraikin eta plaza interesgarriak ==