Lekeitio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
69. lerroa:
[[Erdi Aroa]]n, Lekeitiok bertako Yarza eta Likona familien arteko [[Leinu gerrak|leinu gerren]] ondorio zuzenak pairatu zituen. [[1381]]ean agintariek udalerrian armak ekoiztea, tropei ostatu ematea eta etxe gotorrak eraikitzea debekatu zuten, baina, hala ere, bandoen arteko borrokak ohikoak ziren. [[1442]]ko sutean Lekeitioko hirurehun etxe erre ziren. Haren ondorioak arintzeko, [[Joan II.a Gaztelakoa]]k hiribilduari 120.000 marabediko zorra barkatu zion, zergei zegokiona. Gainera, sute gehiago ez izateko, suhesi bat eraiki zuten eta hiribil­dua bi zatitan banatuta geratu zen.
 
Lekeitioko armarrian itsasontzi bat ikusten da, zenbait arraunlari dituena, eta itsasoan balea ageri da, haren [[bale (argipena)|balekumearekin]]. [[Ontzi]]an arpoilari bat ere badago, [[bale (argipena)|baleari]] eraso egiten. Goial­dean gaztelua dauka, eta gaztelu horren almenan bi mairuenmairuren buruak ikusten dira. Armarriko hitzek harrotasuna adierazten dute erregeak garaitzea eta lurra
nahiz itsasoa mendean hartzea lortu duen herri ohoragarria goraipa bedi.