Mononoke Hime: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{film infotaula automatikoa}} '''''Princess Mononoke''''' ({{lang-ja|もののけ姫}}, {{lang-eu|Mononoke Printzesa}}) 1997ko fantasiazko animazio film epika|epik...»
(Ez dago alderik)

14:12, 14 abendua 2016ko berrikusketa

Txantiloi:Film infotaula automatikoa Princess Mononoke (japonieraz: もののけ姫, euskaraz: «Mononoke Printzesa») 1997ko fantasiazko animazio film epiko bat da. Hayao Miyazakik idatzi eta zuzendu zuen eta Studio Ghiblik animatu zuen, Toshio Suzukiren ekoizpenarekin. Jatorrizko filan Yōji Matsuda, Yuriko Ishida, Yūko Tanaka, Kaoru Kobayashi, Masahiko Nishimura, Tsunehiko Kamijo, Akihiro Miwa, Mitsuko Mori eta Hisaya Morishige aktoreen ahotsa entzun daiteke.

Muromachi Aroan kokatzen da kontakizuna (gutxi gora behera 1336tik 1573ra), Japonian, baina fantasiako elementuekin. Istorioak Emishi printzipea den Ashitakaren kontakizuna jarraitzen du, basoko jainkoen eta bere baliabideak kontsumitu nahi dituzten gizakien arteko talkan. "Mononoke" hitza ez da berezko izena, baizik eta japonierazko hitza izpiritu edo monstruo esateko. Ghibliren beste lan batzuekin alderatuta, egitura biolentoa eta tono iluna du.

1997an estreinatu zenean Japoniako filmerik arrakastatsuena izan zen, eta inoizko takilla arrakastarik handiena Titanic (filma)k gainditu zuen arte.