Anton Abadia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 77.224.245.103 wikilariaren aldaketak ezabatuz, 79.156.151.150 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
16. lerroa:
 
== Biografia ==
Zuberotar nobleziako familia batekoa zen. Bere aitona Jean-Pierre, abade laiko eta notarioa izan zen [[Zuberoa]]n. Aita, [[Ürrüstoi-Larrabile|Ürrüstoin]] jaio zen. Ama, berriz, [[irlanda]]rra zuen.ko [[Abadia jauregia]] eraikiarazi zuen. Politikan ere sartu zen, [[Hendaia]]ko alkate izan baitzen [[1871]]-[[1875]] bitartean.
 
Gazterik atxiki zuten haren gogoa geografiak, astronomiak eta ekialdeko kulturek; jakintsu eta esploratzailearen bizimodu higitua izan zuen. [[Frantzia]]ko Zientzia Akademiaren esanetara, egonaldi luzeak egin zituen [[Brasil]]en, [[Egipto]]n eta, batez ere, bere anaia zaharra zen [[Arnaud-Michel Abadia]]rekin batera [[Etiopia]]n. Egipton ibili zen 1848 arte. Bidaiotatik jakintza zabala jaso zuen hizkuntzez, etnologiaz edo geografiaz, eta eskuizkribu nahiz objektu bilduma handia ekarri zuen. [[1851]]n Norvegiarako espedizio batera batu zen eguzki eklipse bat aztertzeko, eta [[1882]]an asmo berarekin joan zen Santo Domingora.
 
[[Fitxategi:Virginie Vincent de Saint-Bonnet.png|thumb|right|150px|Virginie Vincent de Saint Bonnet]]
 
[[Virginie Vincent de Saint Bonnet]] andrearekin ezkondu zen [[1859]]an.
 
Euskal Herriaren maitale sutsua izan zen, eta euskal hizkuntza, kultura eta izatea babesteko lan handia egin zuen.
 
Etiopiatik itzuli zenean, [[1864]]an, 350 [[hektarea]]ko lur saila erosi zuen [[Hendaia]] eta [[Donibane Lohizune]] bitartean, ''Abadia'' izendatu zuena. Bertan bizi izateko [[Abadia jauregia]] eraikiarazi zuen. Politikan ere sartu zen, [[Hendaia]]ko alkate izan baitzen [[1871]]-[[1875]] bitartean.
 
== Zientzialari eta esploratzailea ==
22 ⟶ 32 lerroa:
Ikasle gazte zelarik, Anton Abadiak jakingura handia erakutsi zuen hizkuntza zahar nahiz berriez; etxean hiru hizkuntza ikasiak zituen (euskara, [[frantses]]a eta [[ingeles]]a). Bere bizitzan zehar 14 bat hizkuntza hitz egiteko moduan menperatu zituen.
 
Zientzia izan zen, alabaina, bere ikasbide nagusia: mineralogia, biologia, fisika eta, batez ere, astronomia ikasi zituen [[Paris]]ko [[Parisko Unibertsitatea|Sorbona]] unibertsitatean. Esploratzaile senak laster eramango du [[Afrika]] hobeki ezagutzeko bidaia prestatzera; Etiopiara jo nahi zuen, baina lehenago [[Brasil]]era joan behar izan zuen, [[1835]]an, Zientzia Akademiak eskatuta, lurraren magnetismoa aztertzera.
.
 
[[1837]]an, Anton eta bere anaia Arnaud [[Etiopia]] aldera abiatzen dira. Bidean era guztietako zailtasun eta oztopoak aurkituko dituzte, lurraldea mendean zuten jauntxoek elkarren arteko borrokaldietan frantsesen edo ingelesen laguntza inguratzen baitzuten; '''Abadiak''' [[estatu]] etiopiarraren batasunean laguntza funtsezkoa eman zuen<ref>[[Txomin Laxalt]]: ''Brèves de Pays basque'', [[2008]].</ref>. Urte luzetan, [[1848]] arte, Anton Abadiak jakintza handia bildu zuen Etiopiako hizkuntzez, etnologiaz eta, batik bat, geografiaz: kartografia egiteko metodo berri bat sortu zuen eta aurkikuntza ugari egin zituen.
 
Eskuizkribu kopuru handi bat bildu zuen, Etiopiako hizkuntza askoren alfabetoa eta hiztegia finkatzeko balio handikoak; hizkuntza horien guztien artean, [[amharera|amhariko]] hizkuntza ikertu zuen bereziki. Abadiak argitaratutako amhariko-frantses hiztegia geroagoko bidaiari anitzek erabiliko zuten.
 
Orobat, Abadiak ongi beteak ikusi zituen Etiopiara eraman zuten lau helburuak:
 
* [[Nilo]] ibaiaren iturburua aurkitzea.
* [[Afrika]]ko populazio beltzaren jatorrien inguruko datu berriak aurkitzea.
* Etiopiarrak [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katolikora]] hurbiltzea.
* [[Frantzia]]ren eragina handitzea eskualde horretan.
 
Bere lan zientifikoen aitorpen ugari jaso zituen Abadiak, besteak beste Geografia Elkartearen urrezko domina eta Frantziako [[Ohorezko Legioa|Ohorezko Legioko]] intsignia. Horrez gain, Frantziako Zientzia Akademiako kide izendatu zuten [[1862]]an, eta lehendakari [[1892]]an.
 
Etiopiari buruzko mapak, katalogoak eta gainerako materialak argitaratu ondoren, beste bidaia asko egin zituen munduan barrena, [[eguzki eklipse]]ak aztertzeko: [[Jerusalem]], [[Norvegia]], [[Espainia]], [[Aljeria]]... Ezkontzak ez zion eragotzi bidaiak egitea, bere emazte Virginie Vincent de Saint-Bonnetek beti laguntzen baitzion ateraldi luzeetan.
 
Azken espedizioa [[1882]]an egin zuen [[Antillak|Antilletara]], [[Artizarra|Venus]] planetaren ibilbidea behatzeko.
 
== Euskaltzalea ==
28 ⟶ 55 lerroa:
[[Londres]]en [[Luis Luziano Bonaparte|Louis Lucien Bonaparte]] ezagutu zuelarik, Anton Abadia euskarari buruzko ikerketak eta lanak egiten hasi zen (1852).
 
Politikaz hego Euskal Herriko [[karlistaldiak|karlisten]] alde aritu zen. Euskal letrak bultzatzeko asmoarekin [[euskal Lore Jokoak|lore jokoak]] antolatu eta diruz lagundu zituen [[1851]]tik hil zen urtera arte, [[1897]]an. Lore joko horiek hamar urtez [[Urruña]]n ([[Lapurdi]]) antolatu ziren, gero [[1864]]-[[1876]] bitartean [[Sara]]n (Lapurdi), eta handik aurrera urtero lekuz aldatu ziren. Jaietan, poesia lehiaketez gainera, herritar soilentzako kirol eta ikuskizunak izaten ziren.
 
[[Agosti Xaho]]rekin batera euskal gramatika bat atera zuen. Beste lan asko ere argitaratu zituen euskararen gainean. Euskaraz idatziriko lan bakarra, berriz, ''Zuberoatikaco gutun bat'' (1864) izan zen.
A
 
Euskaldunez irudi mitikoa zuen Abadiak; hala idatzi zuen: «Nous autres, Basques, nous sommes un secret, nous ne ressemblons pas aux autres peuples, fiers de leurs origines et pleins de traditions nationales. Si nous avons un fondateur, un premier aïeul, c'est Adam.»
 
Abadiak sortu zuen, euskaldunen irudi mitikoari jarraiki, ''Zazpi Uskal herriak bat'' edo ''[[Zazpiak Bat|Zazpiak bat]]'' esamoldea.
 
== Gaztelua ==
36 ⟶ 67 lerroa:
[[Fitxategi:Chateau_d_Abbadie.jpg|thumb|right|200px|[[Abadia jauregia]].]]
 
[[Abadia jauregia|Abadia gaztelua]] [[Hendaia]]ko ([[Lapurdi]]) [[Santa Ana muturra]]ren eta [[Ondarraitz hondartza]]ren ondoan dago 350 [[hektarea]]ko lur sail batez inguratuta. [[1860]] eta [[1870]] artean eraiki.eraikia izan zen, [[Eugène Viollet-le-Duc]] eta haren jarraitzaile [[Edmond Duthoit]] [[Arkitektura|arkitektoen]] zuzendaritzapean, estilo neo-gotikoan.
 
Hiru atal ditu:
 
* Ikerketa hegala, [[Astronomia|astronomia behatokia]] gordetzen duena.
* Harrera eta bizitokia.
* Kapera.
 
Barneko dekorazioan Abadiak munduan barrena egindako ibilaldietatik ekarritako objektu asko gordetzen da.
 
Gazteluaren gela guztietako hormetan edo tximinia buruetan esaldiak idatzirik ageri dira 14 hizkuntzatan. Kaperan dira ehortziak Anton Abadia eta bere emazte Virginie Vincent de Saint Bonnet.
 
[[Baigorri]]ko [[Etxautz gaztelua|Etxauzko]] jauna ere izan zen eta harreman estua izan zuen herri horrekin; horregatik bertan ere "Eskualdun Phestak" antolatu zituen [[1905]]ean<ref>[[Mixel Oronoz]]: ''Oilandoiko ermita'', [[2001]], ''[[Elkar]]lanean''.</ref>. Hil aurretik, Abadiak [[Frantzia]]ko Zientzia Akademiari utzi zion gaztelua, baita gainerako bere ondasun guztiak ere. Egun museoa da.
 
== Lanak ==
 
=== Euskarazko lanak ===
 
''Zuberoatikaco gutun bat''. [[1864]]
 
=== Euskarari buruzkoak ===
 
* ''Etudes grammaticales sur la langue euskarienne''. [[1836]]
* ''Le Dictionnaire de Chaho''. [[1854]]
* ''Lettres sur l'orthographe basque''. 1854
* ''Travaux récents sur la langue basque''. [[1859]]
* ''Sur la carte de la langue basque''. [[1868]]
* ''Le basque et le berbère''. [[1873]]
* ''Lettre sur la préservation de la langue basque''. [[1895]]
 
=== Historia eta esplorazio gaiak ===
 
* ''Instructions pour les voyages d'exploration''. [[1867]]
* ''L'Abyssinie et le roi Théodoros''. 1868
* ''Monnaie d'Ethiopie''. 1868
* ''Credo d'un vieux voyageur''. [[1884]]
 
=== Zientzia gaiak ===
'''Abadia''' lehen [[Frantziako Zientzien Akademia|Zientzien Akademiako]] kide eta gero presidentea izan zen eta arlo horretan ere ekarpen inprotanteak egin zituen:
* ''Catalogue raisonné de manuscrits èthiopiens''. Paris, 1859
* ''Résumé Géodésique des positions déterminées en Ethiopie''. Paris, 1859
* ''Géodésie d'Ethiopie ou Triangulation d'une patrie de la haute Ethiopie''. 4 vol. Gauthier-Villars. Paris, [[1860]]-1873
* ''Notice sur les langues de Kamw''. [[1872]]
* ''Observations relatives à la physique du globe, faites au Brésil et en Ethiopie''. Gauthier-Villars. Paris, 1873
* ''Recherches sur la verticale''. [[1881]]
* ''Dictionnaire de la langue Amariñña''. 1881
* ''Reconnaissances magnetiques''. Paris, [[1890]]
* ''Géographie de l'Ethiopie, ce que j'ai entendu, faisant suite à ce que j'ai vu''. 1890
 
== Kultura eragina ==
 
* ''[[Abbadiaren sekretua]]'' eleberria, [[Fernando Morillo]], 2013, ''[[Gaumin argitaletxea]]''.
 
== Ikus gainera ==
* [[Abadia jauregia]]
* [[Arnaud-Michel Abadia]]
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Kanpo loturak ==
 
* {{eu}} [http://www1.euskadi.net/euskara_sustapena/bidegileak/datos/abadia.pdf Patri Urkizu, «Anton Abbadia» (Bidegileak bilduma)]
* {{eu}} [http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00477.htm Anton Abadia], Literaturaren Zubitegian.
* {{eu}} [http://www.susa-literatura.com/emailuak/abbadia/ ''Anton Abbadiaren koplari guduak, 1851-1897''], Susa argitaletxea.
* {{eu}} [http://www.puntubi.com/laburrak/abbadiantonie.htm Antoine Thompson Abbadia]
* {{eu}} [http://www.gipuzkoaeuskara.net/jarduerak/abbadia Anton Abbadia saria (Gipuzkoako Foru Aldundia)]
* {{eu}} [http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=6327 «A. Abbadiaren nortasunaren atzetik»], ''www.zientzia.net'' webgunea.
* {{fr}} [http://www.academie-sciences.fr/Abbadia.htm Fondation Antoine d'Abbadie]
 
{{DEFAULTSORT:Abadia, Anton}}