Martín Fiz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
11. lerroa:
Gregorio Rojo bezalako ohore handiko entrenatzaileek zuzendu zituzten Martín Fizen eliteko lehen urratsak. Zenbait urtez iraupeneko lasterketetan lehian aritu ondoren, urrezko domina izan zen Mexikoko Txapelketa Iberoamerikarretan ([[1988]]), 3.000 m oztopoetan eta bi aldiz Espainiako crosseko txapeldun ([[1990]] eta [[1992]]an).
 
Distantzia luzean beti ibili da korrikalari, baina azken urteetan [[maratoi]]a izan zen bere espezialitatea. Garrantzi handia izan zuen Espainiako maratoiaren arloan, proba hau ezagunago bilakatu zuelarik eta zenbait atletei bidea ireki zielarik, Abel Antón, [[Diego GarcíaGartzia]], [[Fabián Roncero]], Chema Martínez edo Julio Rey besteak beste.
 
[[1993]]an irabazi zuen bere lehenengoa, [[Helsinki]]n. Hiri hartan bertan [[Europa]]ko txapeldun bilakatu zen hurrengo urtean eta, urtebete geroago, munduko txapeldun bihurtu zen [[Göteborg|Goteborgen]] ([[Suedia]]). [[Rotterdam]] ([[1995]]), [[Seul]] ([[1996]] eta [[1997]]) eta [[Japonia]]ko [[Ōtsu]]ko ([[1999]]) lasterketak ere irabazi zituen eta [[Olinpiar Jokoak|Joko Olinpikoetan]] posturik altuena [[Atlanta]]n lortu zuen [[1996]]an, laugarrena hain zuzen ere. [[1996ko Udako Olinpiar Jokoak|Atenasko Munduko Txapelketa]]n ([[1997]]) zilarrezko domina lortu zuen eta seigarren izan zen [[2000ko Udako Olinpiar Jokoak|Sydneyko Joko Olinpikoetan]].
 
[[2003]]an antolatu zuten Gasteizen[[Gasteiz]]en "''Martin Fiz Nazioarteko Maratoia"''ren lehen edizioa, korrikalariaren omenez. Orduz geroz, apirilero burutzen dute.
 
[[2013]]an ''Fiz Puro Maratón'' film dokumentala protagonizatu zuen, Rodrigo Moro zuzendariaren eskutik.
 
[[2015]]eko azaroan, garaipena lortu zuen [[New York]]eko [[maratoi]]an, 50 urtez gorako mailan (M50) 2o 34m 33sko denboran. Halaber, [[2016]]ko otsailean [[Tokio]]ko [[maratoi]]a irabazi zuen maila berean 2o 28m 29sko denborarekin. [[2016]]ko apirilean, [[Boston]]go [[maratoi]]a irabazi zuen bere maila 2o 30m 57sko denborarekin; eta [[2016]]ko irailean, berriz, [[Berlin]]go [[maratoi]]an garaile izan zen 2:26:32an. Bere hurrengo helburua [[Chicago]] eta [[Londres]]ko [[maratoi]]ak irabaztea da.
 
== Garaipen-zerrenda ==