Vatikanoko II. kontzilioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Vatikanoko II. kontzilio ekumenikoa''' [[Vatikano Hiria]]n egindako [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katoliko Erromatarraren]] kontzilio edo batzar multzoa izan zen, Eliza eguneratzeko asmoz sortua. [[Joan XXIII.a]] Aita Santuak deitu zuen [[1962]]an, baina handik urte betera hil zenez, bere ondorengo [[Paulo VI.a]]k gidatu zuen [[1965]]ean amaitu zen arte. Guztira lau batzar multzo egin ziren, 1962tik 1965era udazkenero.
 
Elizaren historiako kontziliorik handiena izan zen, mundu g putauztikoguztiko herrialde eta kultura gehienetako ordezkariak batu baitziren bertan. Gainera, [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katolikotik]] kanpoko beste talde kristauek ere beraien begiraleak bidali zituzten.
 
Eliza Katolikoak [[XX. mendea]]n izandako gertaera nagusitzat jotzen da, mundu modernora irekitzean baitatza. Oinarrizko hainbat gai eztabaidatu ziren, hau da, [[liturgia|ospakizun liturgikoak]], Elizak zein motako harreman izan behar zuen beste eliza [[kristautasun|kristauekin]] eta beste [[erlijio]]ekin, [[gizarte]]an izan behar zuen presentzia. Berariazko arazo [[teologia|teologikoak]] ere eztabaidatu ziren, hala nola, erlijio askatasuna eta agerkundea.