Klima: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
18. lerroa:
Oro har, eguratsaren batez besteko egoera bezala definitu da klima, eta zenbait hamarralditan (hogeita hamar urtetik berrogeita hamar urtera) jasotako datuetan oinarrituta egiten da batez besteko hori. Baina eskualde klimatiko guztietan eguratseko eguraldia etengabe aldatzen ari dela kontuan izan gabe, definizioa ez dago behar bezala osaturik.
 
Klimaren definizioan, beraz, kontuan izan behar da eguraldiaren bilakaera normala edo batez bestekoa, dituen gorabehera guztiekin. Hala, leku jakin bateko klimari buruzko zenbakizko ezaugarriak jakin nahi badira, tenperatura, prezipitazio eta haizearen batez besteko balioak ez ezik haiek noiz eta nola eskuratu ziren ere jakin beharra dago, eta orobat batez besteko balioari buruzko maiztasuna eta gorabeherak ere, eta airearen hezetasuna, [[presio atmosferiko|egurats presioa]], hodeiak, [[zeru]] garbiko eguzki orduak, ikusgaitasuna, [[elur]] geruza, eta, oro har, [[estatistika]] bidez bereiz daitekeen meteorologia gertaera oro. Hala egin dira klima mapak, alegia, datuen batez besteko balioak erabiliz eta kalkulu estatistikoak eginez. Denboran zehar aldagarriak baina ''batez besteko'' egoera baten inguruan aldagaitzak diren parametroen multzoa da klima, eta [[klimatologia]], berriz, parametro horiez diharduen jakintza..
 
==Klima sistema==