Eguzkia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
119. lerroa:
Eguzkia [[sekuentzia nagusi]]ko izar bat da, batezbesteko izarra baino pixka bat handiagoa eta beroagoa baina [[erraldoi urdin]]a baino askoz txikiagoa. Eguzkiak 10.000 milioi urteko bizialdia du, eta duela 5.000 milioi urte sortu zen, nukleokosmokronologiaz zehaztu denez. Bere bizialdiaren erdian dago, beraz. Ekiak [[Esne Bidea]] orbitatzen du, [[galaxia]]ren erditik 25.000 - 28.000 [[argi-urte]]ko distantziara, bira bat 226 milioi urtetan osatuz. Galaxiarekiko orbita-abiadura 217 km/s-koa da, hau da, [[argi-urte]] baten distantzia egiteko 1400 urte behar ditu.
 
Eguzkiaren eta [[Lurra]]ren arteko distantzia aldakorra da; batez beste, 1,496×10<sup>8</sup> [[km]] dira / edo ia 150.000.000 [[Km]].
 
Eguzkiaren ikur astronomikoa erdian puntu bat duen zirkulua da (☉).