Orbital molekularren teoria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
48. lerroa:
=== Adibideak ===
[[Fitxategi:Bentzenoa OM.jpg|thumb|221x221px|Orbital Molekularraren Teoriaren arabera '''bentzeno'''aren balentzia elektroien orbital molekularren diagrama.]]
Adibide bat [[Bentzeno|bentzenoaren]] (C<small><sub>6</sub></small>H<small><sub>6</sub></small>) OMaren deskribapena izan daiteke, sei [[karbono]] atomo eta hiru lotura hirukoitzez osatutako eraztun hexagonal aromatikoa izanik. Molekula honetan, balentzia loturako 30 elektroi totaletatik 24, hau da, karbono atomoetatik eratorriak diren 24 eta hidrogeno atomoetatik eratorriak diren 6, 12σ (sigma) orbital lotzailetan kokatuak daude, bereziki atomo bikote (C-C edo C-H) artean jarrita daudenak, balentzia loturako deskribapenean dauden elektroien antzera. Bestetik, bentzenoan, gainerako sei lotura elektroiak eraztunaren inguruan deslokalizatuak dauden hiru π (pi) orbital molekular lotzaileetan kokatuak daude. Elektroi hauetako bi, sei atomo horiek bezalako kontribuzio orbitalak dituen OM batean daude. Beste lau elektroiak, angelu zuzenen arteko nodo bertikalak dituzten orbitaletan daude. Balentzia loturaren teorian bezala, sei π elektroi deslokalizatu hauek guztiak eraztunaren plano gainetik eta azpitik dagoen tarte handiago batean daude. Bentzenoaren karbono-karbono lotura guztiak kimikoki baliokideak dira. OM teorian, hau hiru π orbitalak konbinatzearen eta sei karbono atomoen gain sei elektroi gehigarriak uniformeki banatu izanaren ondorio bat da.
 
[[Fitxategi:Metanoa OM.jpg|thumb|Orbital Molekularraren Teoriaren arabera '''metano'''aren balentzia elektroien orbital molekularren diagrama.]]