Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
{{biografia infotaula automatikoa}}
[[Fitxategi:Horst Störmer.jpg|thumb|alt=|Horst L. Störmerren erretratua]]
'''Horst Ludwig Störmer''' [[Alemania]]r fisikaria ([[Frankfurt am Main|Frankfurt]], [[1949]]ko [[apirilaren 6]]a) [[alemania]]r jatorriko estatubatuar fisikaria da. [[Fisikako Nobel Saria]] jaso zuen 1998an, [[Robert Laughlin|Laughlinekin]] eta [[Daniel Tsui|Tsuirekin]] batera, [[Hall quantum efektu zatikiar]]ra aurkitzeagatik.
 
Frankfurteko Goethe Unibertsitatean fisika ikasketak amaitu ondoren, Stuttgarteko Unibertsitateko fisikako fakultatean sartu zen, eta 1977an doktoregoa lortu zuen. Urte horretan bertan Estatu Batuetara joan zen, eta Bell laborategietan lanean hasi zen. Daniel C. Tsui lankidearekin batera, [[erdieroale]]en bi dimentsiotako sistemen ezaugarri elektrikoak aztertu zituen, Von Kliltzing alemaniar fisikariak Hall efektuaren kuantizazioari buruz lortu zituen emaitzetan oinarri hartuta. [[Galio artseniuro]]a oso tenperatura apalean erabiliz eta [[eremu magnetiko]] handien eraginpean jarriz, delako efektu hori [[karga elektriko]] zatikatu baten adinako kopuruetan ager zitekeela aurkitu zuten. Jokabide berezi horren azalpen teorikoa urtebete geroago eskaini zuen R. B. Laughilnek, [[supereroankortasun]] eta [[superfluido|superjariakortasun]] efektuena bezalatsuko kondentsazio kuantikozko gertaera batean oinarrituta. Hiru zientzialariek Nobel Saria jaso zuten aurkikuntza horregatik. Garrantzi handiko aurkikuntza da, [[erresistentzia elektriko]]rik gabeko sistema elektronikoak egiteko aukera eskaintzen duelako. 1983an Bell laborategiko gai solidoen ezaugarri optiko eta elektronikoen saileko zuzendari aukeratu zuten, eta 1992an ikerkuntza fisikoen saileko zuzendari. Gainera, fisika aplikatuko irakasle da Columbiako Unibertsitatean. Estatu Batuetako Fisika Elkarteko eta Ameriketako Arte eta Zientzia Akademiako kide da.
 
== Erreferentziak ==
{{commonskat|Horst Ludwig Störmer}}
 
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
{{Fisikako Nobel Saridunak}}
{{DEFAULTSORT:Stormer, Horst Ludwig}}
 
[[Kategoria:Alemaniako fisikariak]]
{{DEFAULTSORT:bizialdia|1949ko||Stormer, Horst Ludwig}}
[[Kategoria:1949ko jaiotzak]]
[[Kategoria:Frankfurtarrak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako fisikariak]]
[[Kategoria:Alemaniako fisikariak]]
[[Kategoria:Fisikako Nobel Saridunak]]
154.860

edits