Paradigma aldaketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa:
Kuhn-en arabera, [[paradigma]] da "zientzalariek beraiek partekatzen dutena" (The Essential Tension, 1977). Baina paradigma ez da soilik indarrean dagoen teoria, baizik eta hura biltzen duen [[mundu]]aren ikusmolde osoa eta horregatik suertatzen diren ondorioak ere.
 
Beraz, betiere Kuhn-en ustetan, paradigmaren aldaketa, edo zientzia iraultza, gertatzen da zientzalariekzientzialariek akatsak topatzen dituztenean guztiek onetsitako zientzian, une horretarako aurrerapen zientifikoa ekarri duen paradigman alegia. Paradigma guztiek dauzkate akatsak, Kuhn-ek dioenez, baina hutsegite apaltzat eta onargarritzat hartzen dira, edo, besterik gabe, ez dira kontuan hartzen edo ez dira jorratzen.
 
Indarrean dagoen paradigmaren aurka akats nahikoak pilatzen direnean, diziplina krisian sartzen da, Kuhn-en aburuz. Krisialdian, ideia berriak, agian lehenago baztertuak suerta zitezkeenak ere, proposatzen dira konponbideak bilatzeko. Azkenik, paradigma berri bat osatzen da, sustatzaile berriak dituena, eta borroka intelektual bat gertatzen da paradigma zaharraren eta paradigma berriaren sustatzaileen artean. Esate baterako, [[XX. mendea]]ren hasieran, [[James Clerk Maxwell]]-en ikusmolde elektromagnetikotik eta [[Albert Einstein]]-en ikusmolde [[erlatibismo|erlatibistara]] igarobidea ez zen ez lasterra ez barea izan. Izan ere, talde bakoitzak datu [[enpirismo|enpirikoez]] eta argudio erretoriko zein [[filosofia|filosofikoez]] osaturiko "eroasoakerasoak" egiten zituen, azkenean erlatibistak irabazle atera zirela. [[Max Planck]]-en aipu bat erabiliz, Kuhn-ek azaldu zuen nola burutzen zen aldaketa: "egia zientifiko berri bat ez da gailentzen aurkariak konbentzituz eta argia ikustaraziz, baizik eta aurkariak hiltzen direlako eta belaunaldi berrian ezaguna suertatzen delako."
 
== Psikologian ==
[[Psikologia]]n '''paradigma aldaketa''' esamoldea erabiltzen da pertsona batengan noiz edo noiz ematen diren aldaketa sakonak izendatzeko. Pertsona batzuek, bere bizitzan zehar, bere barne-barneko sinesmenak aldatu egiten dituzte eta ondorioz bere bizitzaren norabidea aldatu egiten dute. Aldaketa sakon horiek krisialdi baten irtenbidea izan daitezke.
 
[[Garapen pertsonal]] generoko liburuetan norberaren paradigma aldaketa kontua [[topiko]] bat izan ohi da.
 
== Paradigmen aldaketen adibideak zientzia naturaletan ==