Nafarroako Gorteak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Historia: barne lotura zuzenketa: Manuel Godoy
Gorteen banaketa
1. lerroa:
[[Fitxategi:Bandera Navarra.png|right|200px|thumb|[[Nafarroako armarria]]]]
'''Nafarroako Gorteak''' edo '''Hiru Estatuak''', [[Nafarroako Erresuma]]ko erakundea zen. Gorteak [[Antso VII.a Nafarroakoa|Nafarroako Antso VII.ak]] sortu zituen eta [[1841]] arte iraungo zuten, urte hartan [[Nafarroako Lege Hitzartua|Nafarroako Foruak Aldatzeko]] Legea adostu baitzen eta Nafarroako ia erakunde guztiak desagertu ziren. 1829an elkartu ziren azkeneko aldiz.
 
[[1979]]an, [[Nafarroako Parlamentua]] autonomia aurreko hautapen erakundea sortu zen, eta [[1982]]an [[Nafarroako Foru Hobekuntza|Foru Hobekuntzaren Legeak]] bere antolakuntza eta jurisdikzioa agindu zituen. Parlamentuaren bigarren izena Nafarroako Gorteak da.
29. lerroa:
Nafarroako Gorteak foruaren babesaz arduratzen ziren, legeak xedatzen zituzten (erregeak berez ez zezakeen inolako legerik xeda), zergak ezartzen eta foru-hausleen aurkako neurriak hartzen. Eztabaidak batera egiten zituzten hiru estatuek, baina botoa nork bere aldetik ematen zuen. 1501. urtean sortu zen Erresumako Diputazioa, Gorteek momenturo zuten ordezkaritza gisa.
 
Gaztelako koroak Nafarroako erresuma konkistan hartu ondoren (1512-1515), aldakuntza handiak izan ziren Nafarroako Gorteetan eta hiru estatuetan. Murriztu1523tik aurrera, espainiarrek Nafarroa gehiena okupatu ondoren, Nafarroako [[Henrike II.a Nafarroakoa|Henrike II.a]] erregeak gorteak Donapaleun deitu zituen, bere kontrolpeko lurretan, balio sinboliko handiko mugimendua eta, horretan oinarrituta, okupatu gabeko Nafarroaren estatuak (gorteak) garatu ziren Pirinioez iparraldera. Iruñean, berriz, murriztu egin zen eliz ordezkarien kopurua, handitu egin zen nobleen kopurua eta sarrera egin zitzaion Gaztelaren aldeko militar handi askori eta emendatu zen ordezkatutako hirien kopurua (38 gehiago XVIII. mendean). XVI. mendea arte, urtean behin biltzen ziren gorteak gutxienez; 1513-1829 urteen artean, ordea, 75 bat alditan bildu ziren gorteak, hamar-hamabost aldiz urtean XVII. mende erdialdetik aurrera.
 
Desagertu ziren arte (1841), tirabira handiak izan ziren Nafarroako Gorteen eta Espainiako erregeen eta erakunde gorenen artean. XVIII. mendearen hasieran, politika zentralistagoak ezarri zituen Filipe V.a errege [[borboi leinua|borboitarrak]] eta, Katalunian, Aragoin eta Valentzian ez bezala, Nafarroako erakundeak errespetatu zituen arren, saiatu zen murrizketa batzuk egiten. XVIII. mendean guztiz ahuldu ziren Nafarroako Gorteak, Madrilgo koroaren eraginaren mendean. 1794. urtetik aurrera, Nafarroako erakundeen aurka jo zuen bete-betean [[Manuel Godoy|Godoy]] ministro espainiarrak. 1810-1814 bitarteko urteetan desagertu ziren Nafarroako Gorteak (Espainiako konstituzio liberalak balio gabe utzi zituen 1812an). 1814. eta 1824. urteetan berrezarri zituen Fernando VII.ak Nafarroako Gorteak. 1841. urtean desagertu ziren Nafarroako Gorteak. Nafarroako Diputazioan zeuden liberalek berek bultzatu zuten neurri hau.