Kriptografiaren historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''[[Kriptografia|Kriptografiaren]] historia''' duela milaka urte hasi zen. Orain dela hamarkada gutxi arte kriptografia klasikoaren historia izan da — paper eta arkatz bidezko zifratze metodoak, edota mekanika sinplezkoak. [[XX. mende]] hasieran, [[makina]] mekaniko eta elektromagnetiko konplexuen asmakuntzak nahiz Enigma errotore makinak, zifratze metodo sofistikatuago eta eraginkorragoak ekarri zituzten. Geroago [[Elektronika|elektronikak]] eta [[Konputazio|konputazioak]] sistema konplexuagoak eraikitzeko aukera eman zuten.
 
Kriptografiaren bilakaera zuzenki lotuta egon da [[Kriptoanalisi|kriptoanalisiarenarekinkriptanalisiarenarekin]] ([[Kode sekretu|kode]] eta [[Zifratze algoritmo|zifratuak]] "hausteko" artea). Frekuentzien analisiak historian eragina izan du birritan. Horrela Zimmermannen telegramak Estatu Batuak [[Lehen Mundu Gerra|Lehen Mundu Gerran]] sartzea ekarri zuen; eta Aliatuek Alemania naziaren mezu zifratuak irakurtzeak, Bigarren Mundu Gerra bi urte laburtu zuela esaten da.
 
70. hamarkada arte, kriptografia segurua gobernuei zegokien ia esklusiboki. Baina hau domeinu publikokoa bihurtu da bi ekintzen ondorioz: zifratze publiko estandar baten sorrera (DES) eta kriptografia asimetrikoaren asmakuntza.
7. lerroa:
== Kriptografia klasikoa ==
: <br>
Kriptografiaren erabilera zaharrena Antzinako Egiptoko monumentuetako hieroglifikoetan aurki dezakegu (duela 4500 urte baino gehiago). Hala ere, ez dira komunikazio sekretuko saiakera gisa hartzen, misterioa, intriga eta baita entretenimendua ere lortzeko modutzat baizik. Kriptografiaren beste erabilera baten edo antzeko zerbaiten adibide dira. Beranduago hebreeraren jakintsu batzuek ordenatze monoalfabetikoarenmono-alfabetikoaren bidezko zifratzeak erabili zituzten (Atbash, esate baterako), agian k.a. [[K. a. 600eko hamarkada|600]]etik [[K. a. 500|500]]era. Erlijio idazketetan ere kriptografia oso erabilia izan da urte askotan, kultura gainartzailea edota autoritate politikoak ez iraintzearren. Horren kasu famatuenetakoa ‘666’ zenbakiarena da. Hau erreferentzia arriskutsu bat modu kriptografikoan ezkutatzeko modua izan daiteke; hainbat adituen ustetan [[Erromatar Inperioa]] edo seguruenik [[Neron]] enperadorea (eta horrela garai hartako Erroman zeuden politikak) adierazten ditu. Idatzi kristauen kasuan, kriptografiaren behar hau amaitu zen [[kristautasuna]] Inperioko erlijio ofizial bihurtu zenean, Constantino enperadorearekin.
[[Fitxategi:Skytala&EmptyStrip-Shaded.png|eskuinera|thumb|Eszitala, antzinako gailu kriptografikoa.]]
Grezia klasikoan ere kriptografiaren ezagutzak zeuzkatela esaten da. Herodotok zenbait adibide aipatzen ditu: mezu sekretuak egurrezko taulen argizariaren atzean ezkutatuak, edo esklaboen ile azpian gordetako tatuaiak. Baina hauek [[Esteganografia|esteganografiako]] kasuak dira, mezua behin ezagututa zuzenean irakurri baitaiteke. Erromatarrek ere bazuten kriptografiaren berri ([[Zesar zifratu|Zesar zifratua]], adibidez).
14. lerroa:
 
== Erdi Aroko kriptografia ==
1000. urtearen inguruan frekuentzien analisiaren teknika garatu zen, ordezkapenezko zifratzeak hautsi ahal izateko; hau seguruenik Koranaren testu analisiaren ondorio izan zen, arrazoi erlijiosoengatik. KriptoanalisiarenKriptanalisiaren aurrerapen garrantzitsuena izan zen Bigarren Mundu Gerra arte.{{Erref behar}}
 
Babingtonen konspirazioan, [[Elisabet I.a Ingalaterrakoa]]ren erreinualdianerreinaldian hain zuzen ere, kriptografia, kriptoanalisiakriptanalisia eta agente eta mezulariek egindako traizioak, [[Maria I.a Eskoziakoa|Maria]], eskoziarren erreginaren exekuzioa ekarri zuen. Kriptografia eta honen erabilera okerrak [[Mata Hari|Mata Hariren]] exekuzioa ere ekarri zuten, eta baita [[Dreyfus afera|Dreyfusen kondena eta espetxeratzea]] ere.
 
Ekialde Hurbil eta Europatik kanpo kriptografia atzeratuta egon zen, hauekin alderatuta. Japonian ez zen 1510. urtera arte erabili, eta teknika aurreratuagoak ez ziren [[1860ko hamarkada|1860 urte]] ingurura arte erabili, herrialdea mendebaldera ireki arte.
 
== Kriptografia 1800tik1800etik Bigarren Mundu Gerrara ==
Nahiz eta kriptografiak historia luze eta konplexua eduki, XX. mendera arte zifratzerako ad hoc soluzioak eta kriptoanalisiakriptanalisia bakarrik garatu ziren. Azken honen eredu da [[Charles Babbage|Charles Babbagek]] [[Krimeako Gerra|Krimeako Gerraren]] garaian egindako lana, zifratu polialfabetikoen kriptoanalisikriptanalisi matematikoari buruz. Garai hartan kriptografiari buruzko jakintza arau orokorretan zetzan, hala nola, XIX. mendearen amaieran Auguste Kerckhoffsek kriptografiaren gainean egindako idatziak. [[1840ko hamarkada]]n [[Edgar Allan Poe]]k zifratuak hausteko metodo sistematikoak garatu zituen, eta erabilgarriak izan ziren [[Lehen Mundu Gerra]]n.
 
Metodo matematikoak [[Bigarren Mundu Gerra]] aurreko garaian ugaritu ziren, eta honen ondoren ere kriptografia eta kriptoanalisiakkriptanalisiak matematikoagoak bihurtu ziren. Hala ere, kriptografiaren erabilera ez zen arrunta bilakatu ordenagailu eta [[Internet|Interneten]] hedapena arte.
 
== Bigarren Mundu Gerrako kriptografia ==
29. lerroa:
Bigarren Mundu Gerran zifratze makina mekaniko eta elektromekanikoak modu estentsiboan erabiltzen ziren, nahiz eta eskuzko makinak erabiltzen jarraitu. Aurrerapen handiak egiten hasi ziren zifratuak hausten, beti sekretuan. 
 
Alemaniarrek Enigma zifratu errotatibozko makinaren aldaera ugari erabili zituzten. Marian Rejewskik, Poloniako Zifratze Bulegokoa, 1932. urtean armada alemaniarraren Enigma makina berreraiki zuen, matematika eta dokumentazio mugatua erabiliz. Hau kriptoanalisiarenkriptanalisiaren aurrerapen handiena izan zen mila urte baino gehiagotan.
 
Bigarren Mundu Gerra hasi berri zela, [[1939|1939ko]] [[Irailaren 1|irailaren 1ean]], Zifratze Bulegoko langile garrantzitsuak Frantziara erbesteratu ziren, Polonian Sobietar Batasunaren sarrera zela eta.  Bertan Bletchley Parkeko kriptologo [[Britainia Handia|britainiarrekin]] batera Enigma hausten jardun zuten.
38. lerroa:
[[Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada|Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadak]] Japoniar Armadako hainbat sistema kriptografiko hautsi zituen. Hala nola JN-25 sistemaren hausturak [[Midwayko gudua|Midwayko guduaren]] garaipena ekarri zuen. Bigarren Mundu Gerra baino lehenago ere armada estatubatuarreko SIS taldeak japoniarren segurtasun handiko sistema kriptografikoa haustea lortu zuten (Purple makina).
 
Militar alemaniarrek ere erabilera bakarreko koadernoa mekanikoki inplementatzeko saiakerak egin zituzten. Bletchley Parkek Fish zifratuak deitu zituen, eta Maz Newman eta bere lankideek lehen ordenagailua elektroniko digital programagarria sortu zuten, Colossus, kriptoanalisiarekinkriptanalisiarekin lagundu ahal izateko.
 
== Kriptografia modernoa==