Mikroskopio elektroniko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
12. lerroa:
 
Gaur egun eraikitzen diren transmisio mikroskopio elektronikoak oraindik ere Ruskaren prototipo hartan oinarrituta daude.
 
 
==Funtzionamendua==
[[File:Electron Interaction with Matter.svg|thumb|315x315px|Elektroi eta materiaren arteko elkar eragitearen ondorioz sortutako seinaleak ilustratzen dituen diagrama.]]
Mikroskopio elektroniko batean [[elektroi kanoi]] batek milioika elektroi segundoko igortzen ditu [[energia zinetiko]] jakin batekin, elektroien korronte hau elektroiek osatutako izpi bezala uler daiteke. Elektroi kanoiaren zehaztasuna ez denez nahikoa, elektroien izpia [[lente elektrostatiko]] eta lente elektromagnetiko berezi batzuen zehar igarotze da non elektroien fluxuaren norabidea fokatzen da. Fokatutako izpi hau aztertu beharreko laginaren aurka proiektatzen da, elektroi askok lagina arazorik gabe zeharkatzen dute, baina beste askok haien norabidea zeharo aldatzen dute, fenomeno honetatik laginaren morfologiaren gaineko informazioa lortu daiteke. Honetaz gain, elektroi batzuek laginarekin talka egiterakoan mekanismo askoren eraginez [[energia]] galduko dute, energia hau detekta daitezken seinale bezala igortzen da (adibidez [[X izpi|x izpiak]]) eta laginari buruzko informazio gehigarria eman dezakete, informazio iturri hauei esker laginaren [[topologia]] eta konposaketa sakonki azter daiteke.
 
 
 
==Motak==