Balentzia loturaren teoria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
22. lerroa:
 
==Teoria==
Teoria honek azaltzen duenez, bi [[Atomo|atomoren]] [[elektroi]] desparekatudun [[balentzi orbital|balentzi orbitalen]] arteko gainezarpena ematen denean sortzen da [[Lotura kobalente|lotura kobalentea]]. Gainezarpena gero eta handiagoa izan, loturaren sendotasuna handiagoa izango da. [[Balentzi lotura]] baten estrukturaegitura, Lewis estrukturarenegituraren antzekoa da, baina Lewis estrukturaegitura bakarraren bidez irudikatu ezin daitekeena, hainbat balentzi loturaren estrukturenegituren bidez azaltzen da. Balentzi loturaren estrukturaegitura hauetako bakoitzak Lewis estrukturaegitura zehatz bat adierazten du. Balentzi loturen konbinazioak dira [[Erresonantzia teoria|Erresonantzia teoriaren]] atal nagusia. Balentzi loturaren teoriak kontsideratzen du gainezarpenean parte hartzen duten atomoetako [[orbital]] bakoitzak osatzen duela lotura kimikoa. Gainezarpenaren ondorioz, elektroia aurkitzeko probabilitate handiena, loturaren zonaldean dago. Balentzia loturaren teoriaren ikuspuntutik, lotura bat, bi orbitalen arteko gainezarmengainezarpen txikitxikia eta ahula da. Orokorrean, Balentzi loturaren teoria errazagoa da aplikatzen, oinarrizko egoeran dauden molekulei. Balentzi orbital eta balentzi elektroiak ez direnek, ez dute aldaketarik jasaten loturen eraketan.[[Image:Pi-Bond.svg|thumb|right|Bi p orbital π lotura osatzen.]]
 
Orbital atomikoen arteko gainezarpenak ezberdinak izan daitezke. Bi moduak [[sigma lotura|sigma]] (σ) eta [[pi lotura|pi]] (π) gainezarpenak dira. Sigma (σ) lotura ematen da, orbitalen gainezarpena aurrez aurrekoa denean. Pi (π) loturak berriz, gainezarpen paraleloa ematen denean ematen dira. Adibidez, bi S orbitaleko elektroien arteko lotura beti izango da sigma (σ) lotura, orbital horien arteko gainezarpena beti izango baita koaxiala. Lotura ordenari dagokionez, [[lotura bakuna|lotura bakunak]] sigma (σ) lotura bakarra izango du, [[lotura bikoitza|lotura bikoitzak]], sigma (σ) eta pi (π) lotura bat, eta [[lotura hirukoitza|hirukoitzak]] aldiz, sigma (σ) bakarra eta bi pi (σ) lotura izango ditu. Hala ere, loturetan parte hartzen dutenean, orbital atomikoak hibridoak (ezberdinak) izan daitezke. Askotan, loturetako orbital atomikoek orbital mota ezberdinen izaerak erakusten dituzte. Prozesu honi, hau da, orbital atomiko batek beharrezkoak diren ezaugarriak lortzeari, hibridazioa deritzo.