Soroborda: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
19. lerroa:
| webgunea =
}}
'''Soroborda ur-biltegia''' [[Donostia]]n dago, [[Ulia]] auzoan. [[Gipuzkoa]]ko hiriburua [[ur]]ez hornitzen zuen. [[1869]]an hasi zen erabiltzen eta 1982ra arte erabili izan zen. Orain ez da erabiltzen, baina bera eta ondoan dagoen [[Buskando]] biltegia ondo kontserbatuta daude. Bertan zegoen baserri baten izena hartu zuen.
 
Donostiako historia osoan eraiki zen lehen ur-biltegia Uliako hau izan zen. Ordura arte hiria moldatzen zen [[Morlans]]eko eta Uliako iturriekin, baina XIX. mendean populazioa asko handitu zenean, eta ura etxeetaraino eramaten hasi zenean ur beharra ere asko handitu zenez hiriak biltegi bat eraiki behar izan zuen. '''Soroborda''' biltegia [[1869]]an jarri zuten martxan (7.000 m3) eta handik 30 urtera handiagoa zen [[Buskando]] biltegi berria eraiki behar izan zuten (10.000 m3).