Zerain: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
58. lerroa:
* [[Aizpeako meategiak|Aizpeko burdin meategia]]: [[Burdinaren Mendia]] izenez ezagutzen den [[Aizpeako meategiak]] Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Monumentu Multzo izendapena du eta Aizkorri Aratza Parke naturalaren barruan dago. Burdinaren Mendiak meagintzaren aztarna interesgarri ugari gordetzen ditu: lurrazpiko galeriak, lokomotoraren errailak... Historia hori guztia eta burdingintzaren prozesua ezin hobeki azaltzen dute [[Aizpittako Adieraztegiko areto]]ek, ikus-entzunezko eta erakusgela modernoen bitartez.
* [[Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Zerain)|Andre Mariaren Jasokundearen eliza]]: Herriguneko eraikin nagusia da Andra Mari Eliza, XV. mendearen lehen zatian eraikia. Zer ikusi asko eskaintzen du, baina aipatzekoa da harribitxiz apaindutako kobrezko gurutze erromaniko ederra: XII. mendekoa da, Gipuzkoako bakarra, [[San Martin Toursekoaren eliza (Zegama)|Zegamako elizan]] dagoenaz gain.
* [[Diaporama (Zerain)|Diaporama]]: 1996. urtean museoaren osagarri moduan sortua, gaur egun nortasun propioa izatera heldu da. Musikaz lagunduriko diapositiba-emanaldi honetan, zeraindarrek beren iraganairagan, orainaorain eta etorkizunean zer izan nahi duten erakusten dute. 14 minutuko emanaldi honetan, herriari egindako 500 diapositiba ikusten dira euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez nahiz katalanez.
* [[Francisco de Goyaren estatua (Zerain)|Francisco de Goyaren estatua]]: [[Francisco Goya]] margolari famatuaren omenez, arbasoak zeraindarrak baitzituen.
* [[Herri museoa (Zerain)|Herri museoa]]: Museo txiki honek [[Goierri]]ko herri honen bizimodu eta ohituren bilakaera azaltzea du helburu. Zenbait ataletan herriaren prozesu historikoa adierazten duten tresna, altzari, lanabes, dokumentu, etab. biltzen dira, garai bateko nekazaritza eta artzaintzatik hasi eta, meagintza garaitik igarota, gaur egunera arte.