Identitate sexual: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
tNo edit summary
Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
1. lerroa:
'''Identitate sexuala''', barne bizipen intimoa da. Hau da, pertsona bakoitza aske da erabakitzeko norekin partekatzen duen edo ez bere joera sexuala. Guztiok [[gizaki]] sexuatuak gara; hau da, [[Biziaren jatorria|bizitzan]] zehar sexuatuz goaz etengabeko prozesu bat eraikiz. Prozesu honetan, alde kritikoak egon daitezke. [[Sexu ugalketa|Sexuazio]] prozesua honen emaitza biografia sexuala da, zeinaren bidez identitateari dagokionez gu non kokatzen garen jakin dezakegu.
 
 
Sexuazio maila ezberdinak daude. Forma komun batetik abiatzen gara eta honekin batera, egoera [[Intersexualitate|intersexualak]] garatu daitezke prozesuan zehar. Hau da, bi muturrak kontuan izanik (gizona eta makumea), tartean kokatzen direnak. Hasieran, bi bide zabaltzen dira (XX eta XY), baina bide horietako bakoitzean adarkada bat baino gehiago garatu daiteke (XXY, XYY, XXX…). Honek, bai fisikoki baita [[Hormona|hormonalki]] ere, pertsonaren gorputzean aldaketak sor ditzake.
 
 
Sexu [[Hipotalamo|hipotalamiko]]-[[Hipofisi|hipofisiarioak]], azken aurreko sexuazio maila izanik, [[Garun|garunaren]] aldaketa (sexualizazioa) ekartzen du hormonen bidez. [[Emakume|Emakumeen]] kasuan, jarduera ziklikoa dago, eta [[Gizon|gizonen]] kasuan, aldiz, jarduera tonala <ref>(Czyba, 1978)</ref>.
Zenbait ikerketen arabera <ref>(Huston, 1983; López, 1984)</ref>, [[Haur|haurrek]] urte erditik aurrera sexuaren araberako jakingura eta sozialki sailkatutako jolasak aurrera eramaten dituztela argitzen dute. Bi urte baino gutxiago daukaten haurrek, aldiz, gai dira bi kategoria ezberdintzeko. Hau da, zein den [[neska]] baten eta [[mutil]] baten berezkotzat hartzen dena.
Hiru urtetik aurrera, autoidentifikazioa azaltzen da. Ume batek modu sailkatu batean jokatzen duenean, esan dezakegu bere identitatea zein den dakiela, nahiz eta hitzekin ez azaldu.