Identitate sexual: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
20. lerroa:
 
Emakume edo gizon baten bihurtzeko prozesuak, jatorri komun batetik sortzen den banatzean oinarritzen da. Jatorria, ugalketa asexuala duten espezieetan kokatuko litzateke, zeinak ugalketa sexual sistema bat sortzeko helburuarekin banatzen diren. Hala ere, bi mota berdinen banaketa ez da simetrikoa. Espeziearen benetako jatorritik abiatzen bagara, jatorri honen ezaugarria femeninoa izango litzateke. Beste sexuaren agerpena, benetako jatorriaren aldaketa bat izango litzateke <ref>(LeVay 1993; LeVay, S. y Valente, S.M., 2003)</ref>. Hau guzti hau kontuan izanik, esan dezakegu gizakia forma komun batetik sortzen dela, etorkizun batean emakume nahiz gizon bihurtu.
 
 
=== Ikuspuntu kulturalista ===
 
Kulturak, denboran zehar emakume edo gizona izatearen inguruan preskripzioak sortuz joan da. Honi, “generoa” deitzen diogu. Ezberdintze sexualaren prozesuaren ondorioz sortutako ezberdintasunak, talde sexualak boterearen arabera sailkatzen direnean desparekotasun batean bihurtzen dira. Femenino edo maskulinoa izatearen subjektibitatea, talde bakoitzaren barruan eta bestearekiko harremanetan garatzen da.
 
 
== Sexu identitatearen eta generoaren arteko ezberdintasuna ==