Identitate sexual: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
42. lerroa:
 
3 eta 7 urte bitartean azaltzen da, haurrek haien lehenengo identitate sexuala eraikitzen dute bertan. Hau da, autoezagutza eta neska, mutil edota subjektu zalantzagarri bezala bere burua ulertzea eta, horren arabera, kategoria batean edo bestean bere burua sailkatzea eta aldi berean, besteak sailkatzea. Lehenengo identitae sexual honekin batera, genero identitateak ere bere lekua hartzen du. Hau da, gizarte espezifiko batek inposatua, bere morfismo espezifikoa denaren arabera, autoidentifikazioa garatzea.
 
Fase honetan, haurrek itxurak ematen duen esanahiarengan sinisten dute, haien sistema kongnostiziboak ez baitago behar bezain garatua hori saihesteko. Bakarrik itzulgarritasuna gainditzen dutenean gai izango dira iraunkotasun ezberdinen frogak gainditzeko. Hortik aurrera, ez da harrigarria izango sexuz aldatu nahi dutela entzutea. Hau guztia sexu identitatearen oinarria izango litzateke.
 
Genero identitateak sexu identitatean oinarritzea ezinbestekoa da. Bertan, gizarteak sexu baten edo beste baten ohizko ekintzak zeintzuk diren inposatzen ditu. Ondorioz, haurren arrazonamendua oso samurra da: emakumea edo mutila izanik, emakume edo mutil baten ohiko eginkizunak aurrera eraman behar ditut. Modu honetan, inguruko pertsonak nire ekintzak goratuko dituzte, helduak baldin badira eta, haien taldean arazorik gabe onartuko naute.
 
Sexu eta genero identitate bikoitza honen ardura faltak, haurrei eragin negatibotzat jo diozaioke. Izan ere, haurrari bere burua berak sentitzen duen moduan garatzea eragozten zaio. Hau da, umeari beste sexu baten trebetasunak garatzea gustatuko litzaioke, edo alderantziz, eta gizartea dela eta, ezin izango lituzke hauek garatu.
 
51 ⟶ 54 lerroa:
Pubertaro aldera eta nerabezaro osoan zehar gertatzen da. Izan ere, bai hormona maskulinoak baita femeninoak ere, mezuak bidalduko dituzte gorputz atal ezberdinatara. Modu honetan, honek, aldaketa izugarriak jasan egingo ditu.
Fase honetan, nerabeak behartuta dago bere morfismo sexualari buruz bere buruari galdetzea, egoerari ahalik eta hobekien moldatzeko.
 
Bere gorputza nabarmenki aldatu den bezala, bere sexualitatea ere drastikoki aldatuko da. Honen ondorioz, nerabeari galdera asko sortzen zaizko bi aldaketa hauen batuketaren inguruan. Zer da egin behar dudana? Nola jokatu behar dut? Zer da moralki ondo eta gaizki dagoena?
Honi, genero identifikazioa lotzen zaio. Egoera hauen aurrean, argi geratzen da alde batetik identitate sexuala eta honekin batera orientazio sexuala eta bestetik, genero identifikazioa bi gauza ezberdinak direla.
63 ⟶ 67 lerroa:
 
=== Adina ===
0,18-0,24 hilabetekin, haurrak sexualki sailkatutako jolasak eta jakingurak aurrera eramaten dituzte. Jokabidearen azterketaren bidez, bi kategoria ezberdin daudela antzematen dute. 0,24 hilabetekein, neska edo mutila bezala autosailkatzen dira.

Hiru urtekin, bere autozailkapena erabiltzen dute errealitatearekin harremanetan egoteko. Bost urtetik zortzi urteko tarte horretan, umeak, sexu eta genero identitatearen iraunkortasuna eskuratzen dute.
Azkenik, zortzi eta bederatze urte bitartean, ezberdintasun anatomikoei garrantzia ematen diete, genero ezberdintasunen erlatibizazioaren hasiera ematen da eta sexu eta genero identitatea ondo bereizteko gai dira.
=== Sexua ===
Gehienbat, mutikoek gustora daude mutil izatearekin, hau da, bere rolarekin asetuak azaltzen dira. Neskek, aldiz, ez dute normalki gogo hau aurrera eramaten. Izan ere, 11 urterekin gizarteko diskriminazioa hautematen dute. Normalagoa da, neskek mutila bihurtzearen nahia izatea alderantziz baino. Hau izaten da, gizon izatearen abantaila txikitatik gizartean ikusi izan dutelako.

Beste alde batetik, mutikoek neskak baino zurrunkiago sailkatuak egotea erakusten dute. Izan ere, maskulinotzat hartzen diren jolasengandik interes gehiago pizten dute et, gainera, neskek haien jolasetan mutilak onartzen dituzte.
 
=== Familia ===
Familia motak genero rolaren edukiei batez ere eragiten die <ref>(López, 1984)</ref>. Guraso heterosexualdun familia nuklearretan bi gurasoek lan egiten badute haurrek ez dute genero rolaren jarduera ohikoak hain zurrun sailkatzen; aldiz, guraso bakarrak lan egiten duen kasuetan bai.
 
Bestalde, amaren eta aitaren artean, amak eragin handiagoa du aitak baino. Adibidez, mutil bat panpinekin jolasean hasten bada eta ama pozik baldin badago nahiz eta aitari jokabide hori atsegina ez iruditu, ez zaie axola, amaren iritziarekin nahikoa baita.
 
76 ⟶ 86 lerroa:
=== Kultura eta gizatea ===
Gehien aldatzen dena, genero identitatearen edukiak dira. Hauek, kulturarengatik oso eragindak daude, baita pertsona bizitzen den gizarte konkretuarengatik ere. Bertan, aldagai indibidualak kontuan hartzen dira. Izan ere, pertsona bakoitzak genero rol horiek markatuagoak edo ez izan ditzake. Hau guztia, hezkuntza garapenerako garrantzi handia du <ref>(Huston, 1983)</ref>.
 
 
== Erreferentziak ==