Identitate sexual: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
'''Identitate Sexuala''', barne bizipen intimoa da. Hau da, pertsona bakoitza aske da erabakitzeko norekin partekatzen duen edo ez bere joera sexuala. Guztiok gizaki sexuatuak gara; hau da, bizitzan zehar sexuatuz goaz etengabeko prozesu bat eraikiz. Prozesu honetan, alde kritikoak egon daitezke. Sexuazio prozesua honen emaitza biografia sexuala da, zeinaren bidez identitateari dagokionez gu non kokatzen garen jakin dezakegu.
 
Sexuazio maila ezberdinak daude. Forma komun batetik abiatzen gara eta honekin batera, egoera intersexualak garatu daitezke prozesuan zehar. Hau da, bi muturrak kontuan izanik (gizona eta makumea), tartean kokatzen direnak. Hasieran, bi bide zabaltzen dira (XX eta XY), baina bide horietako bakoitzean adarkada bat baino gehiago garatu daiteke (XXY, XYY, XXX…). Honek, bai fisikoki baita hormonalki ere, pertsonaren gorputzean aldaketak sor ditzake.
 
Sexu hipotalamiko-hipofisiarioak, azken aurreko sexuazio maila izanik, garunaren aldaketa (sexualizazioa) ekartzen du hormonen bidez. Emakumeen kasuan, jarduera ziklikoa dago, eta gizonen kasuan, aldiz, jarduera tonala <ref>(Czyba, 1978)</ref>.
Zenbait ikerketen arabera <ref>(Huston, 1983; López, 1984)</ref>, haurrek urte erditik aurrera sexuaren araberako jakingura eta sozialki sailkatutako jolasak aurrera eramaten dituztela argitzen dute. Bi urte baino gutxiago daukaten haurrek, aldiz, gai dira bi kategoria ezberdintzeko. Hau da, zein den neska baten eta mutil baten berezkotzat hartzen dena.
Hiru urtetik aurrera, autoidentifikazioa azaltzen da. Ume batek modu sailkatu batean jokatzen duenean, esan dezakegu bere identitatea zein den dakiela, nahiz eta hitzekin ez azaldu.
 
Bost urterekin, genero hori egonkortzat hartzen da eta sei urtetik aurrera, besteak identifikatzeko gai dira. Egonkorra ez den arte, genero inferentziak kanpoko ezaugarrietatik eta roletatik egiten dituzte. Genero indentifikazio horrek jolasak, ekintzak, keinuak, jantziak, etab. onartzeko edo errefuxatzeko laguntza ematen die. Identifikazio honetan, umeek eskolaurretik beste sexutzat berezko hartzen diren gauzak egiten dituzten pertsonak errefuxatzen dituzte. Gainera, gizon eta arrakastaren arteko erlazioaren estereotipoa ezagutzen dute <ref>(Carter eta Mccloskey, 1984)</ref>.
 
Sei eta bederatzi urte bitartean, bere gorputza eta identitatea batzen badakite. Haurtzaroko azken urteetan, sexu eta genero identitatearen egonkortasuna lortzen dute. Gainera, bi kontzeptu hauen arteko ezberdintzearen lorpena ematen da.