Oinatz Bengoetxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
20. lerroa:
}}
 
'''Oinatz Bengoetxea Berasategi''', [[pilota]] arloan '''Bengoetxea VI.a''' deituraz ezaguna, ([[Leitza]], [[Nafarroa Garaia]], {{data|1984|8|28}}) [[esku-huskako pilota|esku huskako pilotari]] profesionala da. Aurrelari aritzen da, [[Asegarce]] enpresarekin. Enpresak emandako datuen arabera, 1,77 metro luze da, eta 75 kilo pisatzen du. Profesionaletako estreinako partida [[2002]]ko [[urriaren 5]]ean jokatu zuen, 18 urte besterik ez zuela, [[Iruñea|Iruñeko]] [[Labrit pilotalekua]]n. Hiru txapelketa nagusietatiknagusiak bialdi banatan irabaziak ditu: 2008an, [[Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia|buruz burukoa]], [[Abel Barriola]]ri 22-11 irabazita; eta 2015ean, [[Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia|binakakoa]], [[Álvaro Untoria|Untoria]] atzelaria lagun.;<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/110350/bengoetxea_viarentzat_eta_untoriarentzat_binakako_txapela.htm «Bengoetxea VI.arentzat eta Untoriarentzat, binakako txapela»], ''Berria'', 2015-04-26.</ref> eta 2016an, [[Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia|lau eta erdikoa]], [[Jokin Altuna]] 22-21 mendean hartuta.
 
Bengoetxearen jokoak abiadura du ezaugarri nagusi: guztiz pilotari bizia da, bere zango lasterrei esker ezinezkoak diruditen pilotetara iristen da. Joko molde alaia du, jokaldi ikusgarriak egiten ditu, pilotari abiadura handia ematen dio eta errematearen bila joan ohi da. Defentsan ere ikusgarria da oso, bizi-bizia, ez du pilotarik galdutzat ematen.<ref>{{es}} [http://www.21iguales.com/index.php/cuatro-y-medio/2296-bengoetxea-vi-la-velocidad «Bengoetxea VI, la velocidad»], ''21iguales.com'', 2014-11-20.</ref>
26. lerroa:
== Kirol lorpenak ==
* [[Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia|Buruz buruko]] txapelduna: [[2008ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia|2008]]
* [[Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia|Binakako Txapelketako]] txapelduna: [[Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia (2015)|2015]]
** Txapeldunordea: [[Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia (2005)|2005]]
* [[Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia|Lau eta erdiko]] txapelduna: 2016
** Txapeldunordea: 2012
* Gabonetako torneoko txapelduna: 2005
* [[Nafarroako lau eta erdiko txapelketa|Nafarroako lau eta erdiko]] txapelduna: [[2011ko Nafarroako lau eta erdiko txapelketa|2011]], [[2012ko Nafarroako lau eta erdiko txapelketa|2012]]