Galiziar nazionalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
41. lerroa:
Transizioaren lehenengo hauteskundeetan (1977an) nazionalismoak, oso zatikatua, emaitza apalak lortu zituen (botoen %10 inguru, guztira). 1981ean Galiziak bere lehenengo autonomia estatutua lortu zuen, nazionalitate hitza aipatzen zuena ([[EAE]]-ko eta [[Katalunia]]ko estatutuen antzera). 80 hamarkadak alderdi abertzale berri batzuen agerpena ikusi zuen: [[Bloque Nacional Popular Galego]] (ezkerrekoa eta independentista), [[BNG]] (1982an sortua, aurrekoa desagertu zenean; ezkerrekoa eta soberanista), [[Esquerda Galega]] (ezkerrekoa), [[Coalición Galega]] (zentro-eskuinekoa eta autonomista), [[Partido Nacionalista Galego]] (liberala), etab. Alderdi horietako gehienak desagertuta daude dagoeneko, [[BNG]] izanik bizirik dirauen alderdi nazionalista bakarra. Honek bere hautes-sabaia 1997an lortu zuen, botoen ia %25ekin. Harrezkero emaitza askoz apalagoak lortu ditu.
 
Oro har, Galiziako nazionalismoak ez da inoiz izan [[Hego Euskal Herri]]kokoa edo [[Kataluniar nazionalismo|Kataluniako]]a bezain indartsua, eta bere eragina gizartean apalagoa da.
 
{{Txantiloi: Europako estaturik gabeko herrialdeak}}