Espainiako Alderdi Komunista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
19. lerroa:
 
== Historia ==
Alderdiak [[1934ko Iraultza Asturiasen|Asturiasko matxinada]]n (1934), eta [[1933ko Espainiako hauteskunde orokorrak|1933]] eta [[1936ko Espainiako hauteskunde orokorrak|1936ko hauteskundeetan]] parte hartu zuen, azken horretan [[Fronte Popularra (Espainia)|Fronte Popularra]] koalizioaren baitan. [[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerra Zibilean]] [[Espainiako Bigarren Errepublika|errepublikaren]] alde jokatu zuen; gerrak nazioartean izan zuen oihartzuna zela eta, PCEren garrantzi politiko-militarra areagotu zen. [[Kruschev]]en garaiko [[Iosif Stalin|Stalinen]] kontrako salaketak zirela eta, PCEren jarrera aldatu eta bigundu zen (borroka armatua baztertzea, [[Langile Komisioak|Langile Komisioen]] bidez [[Francisco Franco|Francoren]] erregimeneko sindikatuetan sartzea). [[Santiago Carrillo]]k, idazkari orokor aukeratu berriak (1960), bultzatu zuen aldaketa hori.
 
Franco hil zenean (1975), buruzagi komunista gehienak erbestetik Espainiara itzuli ziren; Carrillorren ideien alde agertu ziren gehienak. Alderdia 1977an legeztatu zuten; [[leninismo]]a baztertu ondoren, urte hartako, 1979ko eta 1982ko hauteskundeetan parte hartu zuen. 1979an emaitza onak izan zituen, batez ere hiri handietan, baina 1982an behera egin zuen. 1983an [[Gerardo Iglesias]] aukeratu zuten, Carrilloren ordez, idazkari orokorra. Hurrengo urtean, I. Gallego buruzagi historikoak beste alderdi bat sortu zuen, ortodoxoa eta Sobietar Batasunaren aldekoa; hartan sartu ziren ezker aldetik PCEren kontrako zirenak. 1985ean Carrillok alderdia utzi zuen, eta 1987ean beste bat sortu zuen (''[[Partido de los trabajadores de España-Unidad Comunista]], Espainiako Langileen Alderdia-Batasun Komunista'') 1986ko hauteskunde orokorretan, PCEk ''[[Ezker Batua (Espainia)|Izquierda Unida]]'' izeneko koalizioa bultzatu zuen. Alderdiaren XII. biltzarrean (1988) [[Julio Anguita]] izendatu zuten PCEko idazkari orokorra. PCE alderdia eta haren idazkaria izan ziren ''Izquierda Unida''-ren gidari nagusiak, baina alderdi bakarra osatzera heldu gabe; Anguita izan zen koalizioaren koordinatzailea 1991 arte.