Arkale: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
28. lerroa:
Gainaldean, lau angeluko bi esparru ikus daitezke, zeinek, altuera desberdinetan, osatzen baitituzte gailurraren defentsa-egiturak. Bertan dauden haitz naturalez baliatzen dira zati batean, eta gera daitezkeen hutsuneak [[harlandu]]zko horma sendoz itxita daude. Horma horiek nabarmenagoak eta handiagoak dira hegoaldean, non azaleratzen diren haitzek plataformak agerian uzten baitituzte.
 
[[XIX. mende]]an [[liberaleliberal]]kek okupatu zuten Arkaleko gotorlekua kokatu zeneko Erdi Aroko gazteluaren hondakinak dira; gotorleku horren hondakinak dira ikusten diren hondakin gehienak. Urrutitik ikus daitezke horma sendo horiek. Goiko plataformak [[turuta]] formako irteera bat dauka mendebal aldera; badirudi irteera horrek gaur egun desagertuta dagoen eremu hori ixten zuen tiratzaile-gune batera eramaten zuela, bai eta [[munizio]]-biltegi batera ere; azken hori erraz ezagut daiteke, oso itxia eta hermetikoa delako.
 
Ipar-hegoalderantz zeharkatuz mendia, behealdean, non aldapa txikiagoa den, bi sarrera daude, harkaitzean irekita dauden bi aho, mendia gurutzatzen dutenak eta bi behategi-postutara eramaten dutenak: bat amaituta dago, bestea [[indusketa|induskatuta]] baina amaitu gabe. Barruko korridoreek arrapalak, eskailerak eta gelatxoak dituzte. Zati batzuetan, hormak [[hormigoi]]z gaineztuta daude. Galerietako batean, sarrerako arkuan armadako ingeniari-kidegoko armarri bat dago. Behatokiko iparraldeko irteeran, behategi-postuetako bat hormigoiz egina dago –[[bunker]] bat dirudi– eta landaez itxita zati handi batean; beste irteerak leize-zulo bat dirudi, indusketa ondoren ez baitzaio azken ukiturik eman eta ez baitu beharrezko egitura militarrik.