Galiziar nazionalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «{{Lanean|Josu}} '''Galiziar nazionalismoa''' Galiziaren naziotasuna eta bere autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen duen ideologia politikoa da, gaur egungo Galizian h...»
 
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{Lanean|Josu}}
 
'''Galiziar nazionalismoa''' [[Galizia]]ren naziotasuna eta bere [[autodeterminazio eskubidea]] aldarrikatzen duen ideologia politikoa da, gaur egungo Galizian hainbat alderdi politikok, sindikatuk, herri mugimenduk eta erakundek sostengatzen dutena. Bere ildo politikoa XX. mendearen hasieran agertu zen, estaturik gabeko beste nazioen antzera XIX. mendean sortutako mugimendu kulturalari ("Rexurdimento") esanahi politikoa eman nahian.
 
== Oinarriak ==
 
* Galiziaren naziotasuna onartu
 
* [[Galiziera|Galiziar hizkuntza]] eta kulturaren aldeko aldarrikapena eta defentsa politikoa. Galizierari dagokionez hainbat alderdik eta mugimenduk [[erreintegrazionismo]]aren aldekoak dira.
 
* Autodeterminazio eskubidearen eskakizuna
 
* [[Asturias]] eta [[Gaztela-Leon]]go eskualde galizieradunen integrazioa Galizian edo -bederen- haien hizkuntza-eskubideak kontuan hartu
 
== Ildo nagusiak ==
 
Bi izan dira historikoki historian zehar galiziar nazionalismoaren joera nagusiak: burujabetza gehiago eskatzen duen ildo politikoa, Espainiarekin apurtu gabe (autonomia gehiago, konfederalismoa...) eta ildo politiko independentista, berezko Estatua eskatzen duena. Lehena izan da orain arte nazionalismoaren ildo nagusia eta hauteskundeetan emaitza hobeak lortu dituena. Bigarrenak ez du inoiz lortu ordezkaritza Galiziako Parlamentuan, eta ezker muturrekoaren ideologiari lotuta dago
 
{{Txantiloi: Europako estaturik gabeko herrialdeak}}