Ebanjelio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:P52 recto.jpg|thumb|174px|right|<center><small>P52 [[papiro]]a. Ezagutzen den Ebanjelioaren [[eskuizkribu]]rik zaharrena da. [[II. mendea]]ren lehenbiziko erdian idatzia izan zen eta [[Joanen Ebanjelioa]]ren zati bat dakar.</small>]]
'''Ebanjelio''' deritze [[Jesus Nazaretekoa|Nazareteko Jesusen]] bizitzaren, ekintzen, heriotzaren eta piztueraren berri ematen duten [[Biblia]]ko lau libururi.
 
Ebanjelio hitza [[greziera|grekotik]] dator (εὐ "ondo" eta αγγέλιον "mezua"), Mezu edo Berri ona esan nahi du. [[Kristautasun]]ak sakratutzat ditu lau ebanjelio, Mateo, Marko, Lukas eta Joanek idatzitakoak. Hauek K.o. I mendearen bigarren erdian edo II. mendearen hasierako urteetan idatzi ziren: Markorena, zaharrena, K.o. 50-60 urte bitartean idatzi zela uste da; Joanena, berriena, K.o. 90-110 urte bitartean idatzi zen. Hortik kanpo, ebanjelio apokrifo deituriko zenbait idazki daude, arrazoi desberdinak direla eta [[Eliza (argipena)|Elizak]] ([[katolizismo|katoliko]], [[erreforma protestantea|protestante]] edo [[ortodoxo (argipena)|ortodoxoek]] era berean) ofizialtzat onartzen ez dituenak.
 
Ebanjelioa zabaltzea eta ezagutaraztea adierazteko, kristauek '''ebanjelizatzea''' hitza erabiltzen dute. Horrela, misiolari kristauen zeregina Ebanjelioa zabaldu eta jendea kristautzea da.