Fosforeszentzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
24. lerroa:
 
Prozesu fotoluminiszente gehienak oso azkarrak dira, 10 [[nanosegundu]] ingurukoak. Prozesu hauetan substratu kimiko batek energia absorbatzen du, gero [[Fotoi|fotoiak]] emitituz. Argiaren absortzio eta emisioa oso denbora laburrean gertatzen da fotoien energiak bat egiten duenean sustratuaren baimendutako trantsizio eta energia maila libreekin. Fosforeszentziaren kasuan, fotoitik absorbatutako energia [[spin]] altuagoko energia maila batera igarotzen da, [[triplete egoera]] deritzona sortuz. Ondorioz, energia hau tripletean bilduta gera daiteke, bakarrik trantsizio “debekatuak” eskuragarri gelditzen zaizkiola energia maila baxuenera itzultzeko. Trantsizio hauek, nahiz eta “debekatuak” izan, mekanika kuantikoan gertatuko dira baina [[zinetiko|zinetikoki]] ez daude lagunduak. Horregatik gertatzen da prozesua polikiago.
 
Nahiz eta prozesua fluoreszentzian baina polikiago gertatu, konposatu fosforeszente gehienak emisore azkarrak dira, milisegunduko iraupena duten tripleteak dituztelarik. Hala ere, konposatu batzuek argia modu eraginkorrean biltzen dute, gero hau minutu edo orduz emititu dezaketelarik. [[Errendimendu kuantikoa]] altua bada, substantzia fosforeszente hauek argi kantitate adierazgarri bat askatuko dute denbora luzean zehar, iluntasunean distiratzen duten objektuak sortuz.
 
=== Ekuazioa ===