William Shakespeare: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
→‎Bizitza: pare bat akats
42. lerroa:
[[Fitxategi:Globe theatre london.jpg|thumb|250px|right|<small>[[The Globe]] antzokia. Shakespearek antzerki konpainia bat sortu zuen han, eta bere antzezlanak taularatu zituen. Gaur egun ere, haren antzezlanak taularatu ohi dira han bertan.</small>]]
 
[[1593]]-[[1595]] bitartean komedia hauek idatzi zituen: ''The Two Gentlemen of Verona'' («Veronako bi zaldunak»), ''Love's LahourLabour's Lost'' («Amodio-nekegalduak») eta ''The Taming of the Shrew'' («Piztiaren heziketa»). Bigarrena idazle gazte baten lana da: zorrotza, hizkera-aberastasun handikoa, eta garai hartako nahiz literaturari buruzko aipamen ugari dituena. Heldutasun handiagoko komediak dira ''[[A Midsummer Night's Dream]]'' («Uda gau bateko ametsa»), ''The Merchant of Venice'' («Veneziako Merkataria») eta ''Much Ado About Nothing'' («Ezerez eta festa»), 1595-[[1599]] bitartean idatziak. Shakespeareren komedien ardatza amodioa izan ohi da beti, eta emakume heroien bizkortasuna dute ezaugarri. ''Twelfth Night'' («Hamabigarren gaua») eta ''As You Like It'' («Zeuk nahi bezala») dira, biak [[1600]] aldera idatziak, Shakespeareren maisu-lanak genero honetan.
 
Patua eta familien arteko liskarrak direla eta, elkarrengandik bereizi eta gazterik hil beharra duten maitale gazteen istorio lirikoa da Shakespeareren lehen tragedia handia: ''[[Romeo eta Julieta|Romeo and Juliet]]'' («Romeo eta Julieta»); horren estiloa, ordea, literario eta artifizial samarra da batzuetan. ''Richard II'' tragediagintzan egindako beste saio bat da, ''Julius Caesar'' drama -[[Antzinako Erroma]]ko gaiekin zerikusia duen lehena-, ahalegin horretan emandako beste pauso bat da ([[1599]]), eta ''Henry IV'' lanaren bi zatiak Shakespeareren lorpen handienak dira drama historikoaren arloan. Bigarren tetralogia horrek lehen tetralogiaren aurreko gertaera historikoak ukitzen ditu, eta ''Richard II''-tik ''Richard III''-ra bitarteko dramek modu dramatikoan azaltzen dute historiari buruzko [[Tudor etxea|Tudortarren]] bertsio ofiziala.