Hanibal: berrikuspenen arteko aldeak

4 bytes removed ,  Duela 6 urte
t (→‎Bizitza: Barne lotura zuzenketa: Antioko III.a Handia)
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
Iberiar penintsulan bere anaia [[Hasdrubal Barka]] utzirik, [[iberiar]] eta [[zelta]] mertzenario anitzez hornituriko armada indartsu batekin [[Italiar penintsula]]ra lurrez iristeko egitasmoari ekin zion. [[Pirinioak]], [[Alpeak]] eta [[Apeninoak]] zeharkaturik garaipen batzuk lortu zituen (Tesino, Trebia, Trasimena, Canas), baina [[Erroma]] ezin harturik eta Kartagok bertaratzeko deiturik (K. a. 203), erromatarrak —[[Eszipion Afrikarra|Eszipion Afrikano]] buru zutela— nagusitu zitzaizkion Zamako guduan (K. a. 202).
 
Gudu hura galtzearen errua Kartagoko agintarien berekoikeriari egotzirik eta Alderdi Demokratikoaren buruzagi zela, erreforma politiko-ekonomikoak eta militarrak bultzatu zituen. Sufeta izendaturik, Erromara salatu zuten etsai politikoek, eta [[Tiro]]ra erbesteratu behar izan zuen (K. a. 196). Siriako [[Antioko III.a Handia|Antioko III.a]]ren gortean lehenik eta gero Bitiniako [[Prusias]] erregearen ondoan babesa harturik, Erromaren aurka borrokatzen saiatu zen beti. Erromatarrek Hanibal Prusiarengandik bereganatzea lortu zutenean, Hanibalek bere burua pozoitu zuen.z
 
== Erreferentziak ==
Anonymous user