Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
ez dago edizio laburpenik
[[Semeno leinua]]k erabat aldatu zuen erresuma berriko aliantzak, [[Banu Qasi]]tarrak baztertuz eta inguruko erresuma [[kristautasun|kristauekin]] batera lan eginez. [[Antso I.a Gartzez]]ek, [[Ordoño II.a Leongoa]]ren laguntzaz, [[Naiara]] konkistatu,<ref>Rodríguez Fernández, Justiniano ([[1997]]): ''Reyes de León (I). García I, Ordoño II, Fruela II y Alfonso IV'' [[Burgos]]: La Olmeda. ISBN 84-920046-8-1</ref> eta [[924]]an haren seme [[Gartzea I.a Santxez|Gartzea Santxezek]] (925 - 970) lurralde berriak jendeztatu zituen, han zeuden monasterioei esker. Honek [[Andregoto Galindez]] [[Aragoiko konderria|Aragoiko kondesa]] ezkondu zuenez, bere semeak konderria ere izango zuen.<ref>[http://www.covadonga.narod.ru/Navarra.html www.covadonga.narod.ru: Наварра]</ref>
 
Hala ere, bere posizioa ez zen guztiz segurua eta [[Antso II.a Gartzez Abarka|Antso «Abarka»]] (970 - 994) eta bere oinordekoa zen [[Gartzea II.a Santxez Ikaratia|Gartzea II.a Santxez ''Ikaratia'']] [[Almanzor]]rek garaituak izan ziren,<ref>Pérez de Urbel, Justo. "Los Primeros Siglos de la Reconquista, (Años 711-1038)", ''España Christiana: Comienzo de la Reconquista (711-1038)'' aldizkarian. [[Madril]]: Espasa Calpe, [[1964]].</ref> eta [[Kordobako Kaliferria|Kordobako kalifaKalifa-herriariherria]]ri zergak ordaindu behar zuten.
 
[[Antso III.a Gartzez Nagusia]] (1004-1035) [[Euskal Herri]] osoa batu zuen lehena izan zen, [[Arabiar mundua|arabiar]] kronistek "Euskaldunen Jauna", "Rex Íberícus" eta "Rex Navarrae Híspaníarum" deitua.<ref>P. German de Iruña, [http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/26655660.pdf "Discutibles interpretaciones de la moneda de Sancho el Mayor"]</ref> Euskal Herriarena ez ezik, inguruko lurraldeetako jauna ere bazen, eta bere Erresuma [[Astorga]]tik [[Ribagortzako konderria|Ribagotzaraino]] iristen zen.<ref name=besga>{{erreferentzia |egilea = Armando Besga Marroquín |izenburua = Sancho III el Mayor. Un rey pamplonés e hispano |argitaletxea = [[Deustuko Unibertsitatea]] |aipua = Por el Norte, la frontera del reino pamplonés está clara, los Pirineos (caso de haberse extendido la autoridad de los reyes navarros hasta el Baztán, lo que es lo más probable, pero que no se puede acreditar hasta el 1066), y no se modificó. No es cierto, pese a todas las veces que se ha dicho, que Sancho III lograra el dominio de Gascuña (la única Vasconia de entonces, es decir, el territorio entre los Pirineos y el Garona, en el que la población que podemos considerar vasca por su lengua sólo era una minoría). El rey navarro únicamente pretendió suceder en 1032 al duque de Gascuña Sancho Guillermo, muerto sin descendencia, lo que bastó para que en algunos documentos se le cite reinando en Gascuña. Pero la verdad es que la herencia recayó en Eudes.}}</ref> [[1023]]. urtean Antso III.a Nagusiak [[Lapurdi]]ko bizkonderria sortu zuen bere lehengusu [[Lupo Antso]]rentzat eta berau [[Baiona]]n finkatu zen. [[Zuberoa]], [[Antso Gilen Gaskoniakoa|Gilen I.a Indartsua]] bizkondearen esku utzi zuen eta [[Baigorri]]ko bizkonderria sortu zuen ([[1033]]); ekintza horiek, sistema feudalaren barnean kokatu behar badira ere, euskal batasunerako ondorio erabakigarriak ekarriko zituzten. [[1032]]an [[Antso VI.a Gilen Gaskoiniakoa|Antso Gilen Gaskoniakoa]] hil zenean, saiatu zuen [[Garona]]raino heldu baina ezin<ref>[http://www.euskomedia.org/aunamendi/126968/100527?idi=es#100527 Auñamendi (ISBN 84-7025-147-3)]</ref>. Hala ere, [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herriko]] lurraldeetako estatus juridikoa ez da ondo ezaguna gaur egun eta badaude historialari batzuk teoriaren aurka daudenak<ref>{{erreferentzia |egilea= [[Gonzalo Martínez Diez]] |izenburua = "Sancho III el Mayor Rey de Pamplona, Rex Ibericus" |data = 2007 |argitaletxea = [[Madril]]: Marcial Pons |orrialdea = 114 |isbn = 978-84-96467-47-7}}</ref><ref>{{erreferentzia |egilea= [[José María Lakarra|Lakarra de Miguel, José María]] |izenburua = Historia política del reino de Navarra |data = 1972
24.306

edits