Gernikako bonbardaketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Bonbardaketaren 70. urteurrena: informazio iturri bat berreskuratzea
«Euzko_Deya_1937ko_apirilaren_30a.jpg» fitxategia kendu da, Hedwig in Washington wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
141. lerroa:
 
=== Euskal Herriko hedabide eta politikariak ===
 
[[File:Euzko Deya 1937ko apirilaren 30a.jpg|thumb|Euzko Deya Eusko Jaurlaritzaren egunkaria Gernikaren bonbardaketaren berri ematen (1937ko apirilaren 30a)]]
''Eguna'' egunkarian, bonbardaketatik bi egunera —apirilaren 28an—, albiste nagusia hau izan zen: «Gernika, euskotarren uri maitea, birrindu nai izan dabe zearo». Euskal Herriko politikariek beren laztura azaldu zuten, [[Gernika-Lumo|Gernikan]] gertatutakoaren berri izan zutenean. [[Eusko Jaurlaritza|Euzko Jaurlaritzaren]] Herrizaintzako sailburu [[Telesforo Monzón|Telesforo Monzon]] bonbardaketaren lekuko izan zen, eta ondorengo telegrama hau bidali zion Jaurlaritzako lehendakariari [[1937]]ko [[apirilaren 27]]an:
{{esaera2|[[Gernika-Lumo|Gernika]] bazen puntu Gaur txingar eta errautsak besterik ez da puntu Une honetan oraindik sutan dago bonbardaketa oso bizia bonba su-eragileek guztiz hondatu dute puntu [[Ramon Maria Aldasoro|Aldasoro]], [[Eliodoro de la Torre|Torre]] eta hirurok hara heldu ginen izuturik puntu Hamar mila emakume eta umek errepideetatik ihes egiten dute arratsalde honetan bezala bihar egunsentian hegazkinek metrailatuak izatearen beldur puntu Hondamendi honen aurrean eta [[Bilbo]] aste honetan ere suntsitzearen mehatxua gaur bertan egin digutenez egoeraren larriaz jabetzea baino ez dugu eskatzen.<ref>Jatorrizko testua, [[gaztelania]]z: ''Guernica fue Punto Hoy no es más que brasa cenizas Punto En este momento arde todavía pueblo tres horas bombardeo intensísimo bombas incendiarias lo han destrozado totalmente Punto Aldasoro, Torre, yo llegamos allí espantados Punto Diez mil mujeres niños huyen carreteras temiendo ser ametrallados por aviación mañana al amanecer como lo fueron esta tarde Punto Ante esta catástrofe con amenaza hecha hoy mismo destrozar incendiar Bilbao esta semana sólo suplicamos háganse cargo situación angustiosa''</ref>}}