Orbital molekularren teoria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
32. lerroa:
 
== Orbital motak ==
[[Image:MO diagram dihydrogen.png|thumb|300px|H<sub><small>2</small></sub>-ren (zentroan) orbital molekularren sorrera erakusten duen OM diagrama bat bi H atomoren orbital atomikoetatik abiatuz. Energia baxuko OMa bi H nuekleoen artean kontzentratutako elektroi dentsitatearekin dago lotua. Energia altuko OMa antilotzailea da bi H nukleoennukleoetako bakoitzaren atzean kontzentratutako elektroi dentsitatearekin.]]
Orbital molekularren (OM) teoriak orbital atomikoen konbinazio linealak (LCAO) erabiltzen ditu orbital molekularrak eratzeko. Honetan, atomoak elkarren artean loturak eratzen dituzte. Hiru mota ezagutzen dira, orbital lotzaileak, orbital antilotzaileak eta orbital ez-lotzaileak. Orbital lotzaileetan, elektroi dentsitatea bi atomoen arteko zonaldean kontzentratzen da, beraz, dentsitate elektroniko honek bi nukleoen erakarpena eragingo du, bi atomoak batera mantenduz.<ref name=":0">Miessler and Tarr (2013), Inorganic Chemistry, 5th ed, 117-165, 475-534.</ref> Orbital antilotzaileak aldiz, elektroi dentsitatea nukleo bakoitzaren atzean kontzentratzen dute, hau da, beste atomotik urrunen dagoen atomoaren aldean. Era honetan, elektroi dentsitateak nukleoa erakartzean, bi atomoen distantzia handituko du, hauen arteko lotura ahulagoa eginez. Orbital ez-lotzaileko elektroiak ez dute elkar eragiten positiboki edo negatiboki orbital atomikoetan, beraz, ez dituzte loturak ahultzen edo sendotzen.<ref name=":0" />