Orbital molekularren teoria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
5. lerroa:
[[Orbital atomiko|Orbital atomikoek]] atomo bati dagozkion elektroiak dituen bitartean, orbital molekularrek, molekula batean atomo kopuru bat biltzen dutenez, atomoen artean balentzia elektroiak edukiko dituzte. Orbital molekularren teoriak, XX. mendearen hasieran proposatua izan zena, loturen ikerketa goitik behera aldatu zuen lotutako elektroien posizioak -orbital molekularrak- orbital atomikoen konbinazio lineal bezala aurkeztu zituenean (LCAO). Hurbilketa hauek dentsitatearen teoria funtzionala (DFT) aplikatuz edo Hartree-Fock (HF) ereduak Schrödinger ekuazio batera aplikatuz egiten dira.
 
== Planteamendua: Born OppenheimerOppenheimerren hurbilketa ==
Molekulen kasuari buruz ari garenez, [[Schrödingerren ekuazio|Schrödinger ekuaziotik]] abiatuko gara. Horrelako ekuazio bat dugu, denborarekiko independentea dena: <math>\operatorname{\hat H}\Psi=E\Psi</math>. Azken honen gakoa, gure operadorea zein den jakitea da. Molekulen kasuan, nukleo bat baino gehiago ditugu, beraz, nukleoaren energia zinetikoa ez da zero izango, beti izango dugulako nukleo bat jatorrian ez dagoena. Hau guztia kontuan izanik, gure ekuazioan elektroien energia zinetikoa, nukleo eta elektroien arteko elkarrekintza, nukleoen arteko errepultsioa eta elektroien arteko errepultsioa sartuko ditugu, ondorengo operadorea lortuz: