Ireki menu nagusia

Aldaketak

hipokoristikoaren erreferentzia
|}
 
'''Novak Đoković''' —{{lang-sr|Новак Ђоковић}}; abizena '''Djokovic''' idazten da ''đ'' eta ''ć'' letrak idazterik ez dagoenean— ([[Belgrad]], [[Serbia]], {{data|1987|05|22}}) [[tenis]]lari profesionala da. Bigarrena da munduko tenislarien [[Association of Tennis Professionals|ATP]] sailkapenean, luzaroan lehena izan eta gero. Inoizko tenislaririk hoberenen artekotzat jotzen da. Askotan, Novak izenaren ohiko [[hipokoristiko]]a den '''Nole''' izenaz deitzen diote.<ref>{{en}} [https://www.quora.com/Why-is-Novak-Djokovic-called-Nole "Why is Novak Djokovic called Nole?"], ''Quora''.</ref>
 
[[2008]]. urtean, [[Grand Slam (tenisa)|Grand Slamgo]] bere lehenengo txapelketa irabazi zuen: [[Australiako Irekia]]. Aipatzekoa da Grand Slamgo txapelketa bat irabazi duen lehen [[serbia]]rra dela, eta Australiako Irekia irabazten 4. tenislaririk gazteena izan zela. Berriro irabazi zuen Australiako Irekia 2011an. Urte horren hasieran 41 partidu jarrai irabazi zuen, Roland Garrosko finalerdietan [[Roger Federer]]ren aurka galdu zuen arte, eta 7 titulu lortu zituen, haien artean; Australiako Irekia eta Indian Wells, Miami, Madrid eta Erromako masterrak. Nabarmentzekoa da tarte horretan 4 garaipen lortu zuela Nadal-en kontra, 3 Federerren kontra, eta 2 Murrayren kontra. Historiako bigarren hasiera onena da. [[Wimbledongo txapelketa]]ren finalera ailegatu ondoren ATP zerrendako lehenengoa bihurtzen da. Final horretan txapeldun izan zen [[Rafael Nadal]] garaitu ondoren. Bere lehenengo Wimbledona izan zen.