Desbideratze estandar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua falta da (izen arrunta denez gero).
81.33.142.226 (eztabaida) wikilariaren 5628299 berrikuspena desegin da (zuzenketa okerra)
1. lerroa:
Desbideratze estandarra[[Fitxategi:Desbideratze estandarra alderatuz 01.svg|thumb|right|450px|[[Sakabanatze (estatistika)|Sakabanatze]] txikiagoa dutela eta, [[maiztasun-poligono]] gorriko datuek '''desbideratze estandar''' txikiagoa dute.]]
 
[[Probabilitate teoria]]n eta [[estatistika]]n, '''desbideratze estandarra''' edo '''desbideratze tipikoa''' [[aldagai kuantitatibo]] bati buruzko datu-multzoen eta [[probabilitate banaketa|probabilitate-banakuntzen]] [[sakabanatze (estatistika)|sakabanatze neurri]] absolutu bat da. Jatorrian eta datu-multzo baterako, datu bakoitza [[batezbesteko aritmetiko sinple]]tik batez beste zenbat desbideratzen den adierazten du. Horrela, desbideratze estandarra batezbesteko aritmetiko sinplearen adierazgarritasun-neurria da: zenbat eta handiagoa izan, datuak orokorrean batezbestekotik gero eta gehiago desbideratzen dira, eta beraz, batezbestekoak adierazgarritasuna galtzen du. Beste alde batetik, [[bariantza]] desbideratze estandarraren karratua da. Biak ala biak dira estatistikan gehien erabiltzen diren sakabanatze neurriak, bereziki euren propietate matematikoengatik. Hala ere, datu multzo desberdinen sakabanatze-mailak alderatzeko erabili behar denean, dagokion [[sakabanatze (estatistika)|sakabanatze neurri]] erlatiboa hobesten da, [[aldakortasun-koefiziente|aldakortasun koefizientea]] hain zuzen, desbideratze estandarra zati batezbestekoa eginez kalkulatzen dena.