Orbital molekularren teoria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
14. lerroa:
 
== Aplikazio kuantitatiboa ==
Teoria honetan, molekula bakoitzak orbital molekular multzo bat du, non onartzen den orbital molekularraren [[Uhin-funtzio|uhin funtzioa]] ψ<small><sub>j</sub></small>, χ<small><sub>i</sub></small>-ren eratzaile diren n [[Orbital atomiko|orbital atomiko]]en konbinaketa lineal baten hurbilketa moduan idatzita dagoela, hurrengo ekuazioaren arabera:<ref>Licker, Mark, J. (2004). McGraw-Hill Concise Encyclopedia of Chemistry. New York: McGraw-Hill. ISBN 0-07-143953-6.</ref>
 
:<math> \psi_j = \sum_{i=1}^{n} c_{ij} \chi_i.</math>
 
Numerikoki cijc<small><sub>ij</sub></small> koefizienteak determinatu daitezke ekuazio hau [[Schrödingerren ekuazio|Schrödinger ekuazio]] batengatik ordezkatuz eta bariazio printzipioa aplikatuz. Bariazio printzipioa mekanika kuantikoan orbital atomikoaren oinarri bakoitzaren koefizienteak eraikitzeko erabiltzen den teknika matematiko bat da. Orbital Atomikoen Konbinazio Lineak kualifikatzeko metodo hau kimika konputazionalean erabiltzen da. Eraldaketa unitario osagarri bat sisteman aplikatu daiteke konbergentzia bizkortzeko eskema konputazional batzuetan. 1930. hamarkadan, orbital molekularraren teoria balentzia loturaren lehiakide bat bezala ikusi zen, baina geroago konturatu ziren bi metodoak oso erlazionatuta daudela eta garatzen direnean baliokide bihurtzen direla.
 
== Orbital motak ==
Orbital molekularren (OM) teoriak orbital atomikoen konbinazio linealak (LCAO) erabiltzen ditu orbital molekularrak eratzeko. Honetan, atomoak elkarren artean loturak eratzen dituzte. Hiru mota ezagutzen dira, orbital lotzaileak, orbital antilotzaileak eta orbital ez-lotzaileak. Orbital lotzaileetan, elektroi dentsitatea bi atomoen arteko zonaldean kontzentratzen da, beraz, dentsitate elektroniko honek bi nukleoen erakarpena eragingo du, bi atomoak batera mantenduz.<ref>Miessler and Tarr (2013), Inorganic Chemistry, 5th ed, 117-165, 475-534.</ref> Orbital antilotzaileak aldiz, elektroi dentsitatea nukleo bakoitzaren atzean kontzentratzen dute, hau da, beste atomotik urrunen dagoen atomoaren aldean. Era honetan, elektroi dentsitateak nukleoa erakartzean, bi atomoen distantzia handituko du, hauen arteko lotura ahulagoa eginez. Orbital ez-lotzaileko elektroiak ez dute elkar eragiten positiboki edo negatiboki orbital atomikoetan, beraz, ez dituzte loturak ahultzen edo sendotzen.
 
Orbital molekularrak azken hauek osatzen dituzten [[Orbital atomiko|orbital atomikoen]] araberakoak dira. Sustantzi kimikoak, lotura interakzioak eratuko dituzte azken hauen orbitalen energia txikiagoa bihurtzen bada interakzioak izaterakoan. Loturak dituzten orbital desberdinak daude, [[Konfigurazio elektroniko|konfigurazio elektronikoaren]] (elektroi-lainoa) eta energia mailaren araberakoak.