Gipuzkoako Argazkilari Elkartea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
26. lerroa:
Lehenengo urteetako bilerak [[Willy Koch|Willy Kochen]] argazki dendan egin ziren, gerora C.A.T. delakoaren turismo bulegoan egon zen elkartearen egoitza, [[Victoria Eugenia Antzokia|Victoria Eugenia Antzokiaren]] beheko solairuan, [[Argentinar Errepublikaren pasealekua (Donostia)|Argentinar Errepublikaren pasealekuan]]. Ondoren, epe labur batean [[Andia kalea (Donostia)|Andia kalean]] zegoen Ateneora joan ziren eta 1949-1950 urteetan [[Kursaal kasinoa|Kursaal kasinoaren]] sotoan egon zen elkartearen egoitza. Kursaaletik Peñaflorida Institutura, [[Urdaneta kalea (Donostia)|Urdaneta kalean]], gaur egun [[Koldo Mitxelena Kulturunea|Koldo Mitxelena Kulturunearen]] egoitza den eraikinaren sotoan egon ziren. Bertan hamar urteko epea egin zuten (1951-1961). 1962tik aurrera [[San Telmo Museoa|San Telmo Museoko]] areto batzuetan egon ziren, eta azkenik, 1973an [[Pasealeku Berria (Donostia)|Pasealeku Berriko]] Bainuetxe izandako eraikinean kokatu zen egoitza<ref>Agustin Sánchez Martín: Gipuzkoako Argazkilari Elkartea = Sociedad Fotográfica de Gipuzkoa 1948-1995, 48. orld.</ref>.
 
Bazkide sortzaileak hogeita hamar inguru izan ziren , besteak beste, Diego Quiroga Losada, Bernardo Aurrecoechea Alcain, Carlos Fagoaga Michelena, Toribio Noain Arzac, Pascual Marin argazkilaria eta [[Sigfrido Koch Bengoetxea|Sigfrido]] eta Willy Koch Bengoetxea argazkilari anaiak. Bazkide beteranoen zerrenda oso luzea da baina nabarmendu zirenen artean, Maritxu Urreta, Juana Mari Gallastegi eta Trinidad Grases daude, 1979ko abenduan erakusketa bat egin zuten Kataluniako Argazkilarien Elkartean.
 
Elkartearen helburua [[Argazkigintza|argazkigintzaren]] sustapena da eta horretako ikastaroak, lehiaketak, erakusketak eta proiekzioak antolatzen dira.