Zamakolada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne lotura zuzenketak:Foru--->Hego Euskal Herriko foruak
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne lotura zuzenketa:Mariano Luis Urkixo
23. lerroa:
Gobernuak hilaren 22rako deitu zien Bizkaiko batzarkideei, baina gero eta herri gehiagotara zabaldu zen matxinada: [[Sestao]], [[Portugalete]], [[Barakaldo]], [[Deustuko elizatea|Deustura]]... Kontuan izan behar da [[XVIII. mendea]]ren bukaerara [[Bilbo]]ko jaun eta aberatsek ia [[monopolio]] erregimena zutela bizkaitar hiriburuko portuan. Abandon portu berri bat irekitzeak gainbehera ekarriko zion. Hori dela eta matxinatuak [[Bilbo]]n sartzean askok lagundu zieten. Hainbesteko matxinada sortu zen non gerra egoera deklaratu zen probintzian, [[1807]] arte iraungo zuena, [[Napoleon Bonaparte|Napoleonen]] inbasioa arte. [[Donostia]] eta [[Iruñea|Iruñetik]] irten ziren tropak [[irailaren 21]]ean iritsi ziren Bilbora.
 
Bitartean, Nafarroan babestu zen Zamakola. Hilaren 22tik aurrera Gernikan bildu ziren Bizkaiko junteroak, baina hutsean geratu ziren bertan eginiko ahalegin guztiak: 1804ko irailaren 1ean jakin zuten Espainiako gudarostea abiatu zela Bilbo aldera Donostiatik eta Iruñetik, eta Bilboko Udalak Godoyri tropa haiek erretira zitzala eskatu zion arren, ministroak epailea, aurretik, eta gudarostea, ondotik, bidali zituen. Irailaren 21ean sartu zen espainiar gudarostea eta ondoko egunean ekin zion zapalkuntzari: [[José Mazarredo|Mazarredo jenerala]] eta [[Mariano Luis de UrquijoUrkixo]] ministro ohia erbesteratu zituzten eta isunak, atxilotzeak eta kargu-uzteak izan ziren kargudunen artean. Herritar xeheei kartzela zigor handiak ezarri zitzaizkien.
 
Esan beharrik ere ez dago [[Simon Bernardo Zamakola|Zamakolaren]] proposamena ez zela burutu, baina altxatuen aurkako errepresioa ere gogorra izan zen, atxiloketak, isunak, etab. egon zirelarik. 400 bizkaitar baino gehiago epaitu zituzten, 100.000 biztanlera heltzen ez zen lurralde batean. Batzuk, [[ironia|ironikoki]], soldadutza egitera behartu zituzten. Dena den, ez zen heriotz-zigorrik ezarri matxinadan bertan ere ez baitzen inor hil.