«Blog»: berrikuspenen arteko aldeak

144 bytes removed ,  Duela 5 urte
t
ez dago edizio laburpenik
t (→‎Ikus, gainera: + WordPress)
tNo edit summary
Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak, baina badira talde, elkarte, erakunde eta enpresenak ere. Bertan publika daitezke, askatasun osoz, albisteak, iritziak, poesiak... Esateko zerbait daukan edonork eduki dezake blog bat. Blog gehienak irauteko asmoz sortzen dira baina badira gertakizun baten berri emateko sortuak direnak ere. Blogen aldaera bat mikroblogak dira; hauen bereizgarria da mezuak laburrak direla (gehienez jota 140 karaktere normalean) eta egileak une honetan zertan zaude galderari erantzuteko eginak dira. Mezuak normalean egileak definitutako komunitate batentzat zuzenduta daude. Komunitate horiek - lagunenak, lankideenak...- [[gizarte-sare]]ak egituratzen dituzte.
 
Mezuetan testuaz gain argazkiak, bestelako irudiak, aurkezpenak, animazioak eta bideoak ere txerta daitezke. Elementu multimedia hauek web zerbitzari batean kokatu behar dira txertatu edo kapsulatu (''embed'') aurretik. Multimedian oinarritzen diren blogak daude: fotoblogak[[fotoblog]]ak, bideoblogak[[bideoblog]]ak eta audioblogak[[audioblog]]ak (''[[podcast]]'' edo deskargatzeko irrati-saio asinkronoak, musikakoak edo MP3 blogak).
 
Blog bat egiteko bi aukera daude: berariazko editore bat erabiliaz, hala nola [[WordPress|Wordpress]], sortu eta web-ostatu batetara igo edo blogak editatzeko plataforma bat erabiltzea. Plataforma hauek blog-txantiloiak eskaintzen dituzte eta blogari ostatu ematen diote. Hauetako batzuk doakoa dira, hala ere badaude ordaindu beharrekoak direnak. Blog bat eduki nahi duenak plataforma hauetako batera jo eta minutu gutxitan blog bat sortu eta idazten hasi daiteke.
* '''Kategoriatan banatuta daude:''' Argitaratzen den sarrera bakoitza kategoria bat edo gehiagotan sar daiteke, horrela gai desberdinetako sarrerak sailkatu daitezkeelarik.
* '''Etiketatan banatuta daude:''' Kategorien antzera, argitaratzen den sarrera bakoitzak etiketa bat edo gehiago izan ditzake, horrela gai desberdinetako sarrerak sailkatu daitezkeelarik.
* '''Bi norabideko komunikazioa''' ahalbideratzen dute. Izan ere, blog euskarri gehienetan egileen mezuei iruzkinak, galdera edo erantzunak gehitzeko sistemak egoten dira. (Dena den, blog sortzaile batzuek murriztu edo galarazi egiten dituzte beren mezuei, -edo mezu batzuei-, egindako iruzkinak).
 
== Bi Blog mota: ==
<nowiki>------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------</nowiki>
 
== Sindikatzea ==
19.244

edits