«Aitor Mazo»: berrikuspenen arteko aldeak

12 bytes added ,  Duela 4 urte
ez dago edizio laburpenik
Bere bizitzako urte gehienak [[Santutxu]]n bizi izan zituen aktore honek, txikitatik izan zuen aktore izatea buruan. [[DBH]]ko ikasle batzuek egindako elkarrizketan hala aitortu zuen: "Txikitatik izan nintzen oso graziosoa, klaseko titiriteroa, gauzak asmatuz eta jendeari kontatuz. Gaztetan, asko gustatzen zitzaidan pelikulak ikustea; piper egiten nuen, eta gauez ikasten nuen zinemara joatearren. 16 urterekin, aktore izatea erabaki nuen, eta nire izekok, txartel saltzailea zenez, asko lagundu zidan".
 
Aitor Mazo 1990eko hamarkadatik aurrera egin zen ezagun. Telebistan eta zinemetako hainbat pelikuletan agertu baitzen, gehienetan paper garrantzitsuenak egin ez bazituen ere,<ref>«[http://www.elcorreo.com/bizkaia/culturas/cine/201505/07/defensor-secundarios-20150507125552.html El defensor de los secundarios]». ''[[El Correo]]''. 7 de mayo de 2015.</ref>Espainiar zuzendari ezagunentzat lan egin zuen hala nola [[Manuel Gutiérrez Aragón]], [[Julio Medem|Julio Médem]], [[Emilio Martínez Lázaro]] edo [[Álex de la Iglesia]]. Bere lehenengo lana zineman ''[[A los cuatro vientos]]'' (1987) izan zen [[José Antonio Zorrilla]]rena.
 
Aitor Mazo antzerki lanetara oso estuki lotuta zegoen; [[Lander Iglesias]] eta [[Patxo Telleria]]rekin batera ''Txirene'' taldea sortu zuen, bertan ''Torito Bravo'' eta ''Birus'' aurkeztu zituen eta gainera, ''Maskarada'' antzerki taldean aritu zen.
Anonymous user