Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
384. lerroa:
 
:: Kaixo, [[Lankide:Euskaldunaa|Euskaldunaa]]. Asteko artikulu nabarmendua 2016ko ekainetik aldiro akatsak egin ditudala diozu. Akatsa ''behin'' bakarrik egin dut, aurreko astean, zuk asteko artikulu nabarmendua ezabatu eta nik beste bat berrezartzean. Neronek zuzendu nuen, zuk eskatuta. Frogatu behar duzu diozuna: ekainetik, aurrekoa kenduta, ez dut ikutu ere egin, artikulu nabarmendua. Beraz, ez da egia nire akatsak ixil-ixilik zuzentzen eta ibili zarela asteko artikulu nabarmenduari dagokionean. Bestalde, nik ez dut esan zu zitala zarenik, baizik eta noizbait zital jokatu duzula: desberdinak dira bi gauzak, eta bigarrena mantentzen dut. Garrantzirik gabeko akatsei buruz, beste nonbaitetik edukia hartzea aipamenik gabe lizentziaren urraketa da, ez putzaren hurrengoa. - --[[Lankide:Joxemai|Joxemai]]; <small>[[Lankide eztabaida:Joxemai|(erantzunak)]]</small> 09:51, 14 azaroa 2016 (UTC)
 
:::# [[Lankide:Joxemai|Joxemai]], ekainetik hona nik jarri ditudan artikuluak kalitatea ez zutela eta zeuk ordez jarri dituzun artikuluetan irudi okerrak jarri dituzu, hori hala da. Nik horiek zuzentzen aritu naizela, baita ere, eta "ez behin bakarrik" zuk diozun moduan, oraintxe frogatuko dizut: duela bi aste {{tx|2016-45 Nabarmendutakoa}} eta duela aste bat {{tx|2016-44 Nabarmendutakoa}} (ikus historialetan). Horrekin lehen esaten nuenara gatoz: zeuk ere akatsak egiten dituzula, eta neu zeuri ezer esan gabe akatsak aldatzen ibiltzen naizela. Zergatik? Zeuk egiten ez duzun moduan, oraingo eztabaidak ekiditzearren.
 
:::# Ez didazu zitala naizela esan, baina norbaiti zitalkeriz jokatzen ari dela esaten diozunean, zeharka, ez zara zintzoa dela esaten, aurkakoa baizik, horretan ados egongo zara. Zeuk jakingo duzu zertan jokatu dudan "zitalkeriz", hitza bota bai, baina azalpenik eman ez.
 
:::# "Lizentzia urraketa" egiten dudala diozun artiluak 6 artikulu labur dira: [[rock progresibo]], [[musika psikodeliko]], [[lanbada]], [[bonba zikin]], [[electronicore]] eta [[Waylon Smithers]], hain zuzen ere, denetan luzeenak ere 10 lerro dituzten artikuluak. Esango al didazu zein "eduki lizentzia urraketa" egin ditzazketen neuk neure eskutik eta informazio arrunt eta orokorra duten ondorengo testu hauek?
 
:::"Musika psikodelikoa, batzutan soilik psikodelia deitua, kultura psikodelikoaren eraginpean dauden musika estilo zabala barne hartzen duen generoa da, maiz droga psikodelikoen eraginpeko bizipena erraplikatu edo goraipatzen saiatzen da. 1960ko hamarkadaren erdialdera AEBetako eta Erresuma Batuko folk rock eta blues rock taldeek sortu zuten.", "Waylon Smithers, Smithers jauna edota Smithers The Simpsons marrazki bizidun telesaileko fikziozko pertsonaia bat da. Zentral nuklearreko jabea den Montgomery Burns jaunaren laguntzaile pertsonal eta morroi leiala da." edota "Rock progresiboa (prog rock edota prog bezala laburtua ere) rock musikaren azpigenero bat da. 1960ko hamarkadaren amaieraldera Erresuma Batuan eta AEBetan rock psikodelikotik eratorrita sortu eta 1970eko hamarkadaren erdialdera bere urrezko aroa bizi izan zuen."
 
:::Ikusten denez, oso informazio espezializatu eta teknikoa, inork gutxi dakiena. Zeuk gaia aurkezten duzun moduan Larousse entziklopediaren testu osoak kopiatu ditudala dirudi, eta hori ez da horrela. Neuk beste Wikipedietan irakurri eta nire hitzekin jarritako lerro eskasetako artikulu laburrak dira, hortaz zuk diozun "eduki lizentzia urraketa" gezurra da, ez baita liburu edo entziklopedia edo lizentziadun materialetaik ateratako informazioa. Eta gainera atzoko mezuan jarri zenidana pastelaren ginda, zuk diozun "eztabaida" honen piztailea: [[Lankide eztabaida:Euskaldunaa#Itzulpenak|"Eta kontuan hartu ez garela zure atzetik denbora guztian ibiliko, hemen nahiko esperientzia duzu eta."]].
 
:::-[[Lankide:Euskaldunaa|Euskaldunaa]] ([[Lankide eztabaida:Euskaldunaa|eztabaida]]) 12:44, 14 azaroa 2016 (UTC)