Juana Larando: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
t Kategoria:Donostiapedia gehitua HotCat bitartez
tNo edit summary
1. lerroa:
 
'''Juana Larando''' ([[Donostia]], [[XVII. mendea]]) kortsario jarduneko emakumea izan zen. Alarguna zen eta ostatu baten jabe izateaz gain, beste sozio batzuekin Koroaren ontzi etsaiak harrapatu eta sakeatzen ibili zen patatxe bat ere bazuen. Berak, inoiz ontziratu ez bazen ere, beti jaso zituen harrapaketetatik zegozkion mozkinaren parteaparteak. Euskal Herrian ez da emakumezko piraten berririk izan, baina bai kortsario jarduneko emakume honena.<ref> [http://untzimuseoa.eus/images/publicaciones/Diccionario/pdfs/emakumeakitsasoa_hiztegia.pdf Emakumeak eta itsasoa] erakusketa. Untzi Museoa, Donostia, 2016. Testuak: Olga Macías / Ilustrazioak: Elena Odriozola.</ref>
 
1630ean, hemezortzi bat abenturazale bizi omen ziren '''Juana Larandoren''' ostatuan, harrapakinen baten truke dirua irabazi arte ezer kobratzen ez zielarik, Tolosako Korrejimentuaren Agiritegian agertzen denez. Beste bi bazkiderekin batera "San Juan" izeneko patatx edo ontzi txiki bat erosi zuen, bata oriotarra zen eta bestea donostiarra. Patatxaren jarduera-eremua [[Frantzia|Frantziako]] kostaldea eta "[[Mantxako kanala|Ingalaterrako kanala]]" izan zen. Bertako kapitaina [[Juan de Etxaniz]] izan zen.