Arkitektura barrokoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up using AWB
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
2. lerroa:
[[Fitxategi:Santuario De Loyola, Basque Country, Spain.jpg|thumb|240px|[[Loiolako Santutegia|Loiolako santutegiko basilikaren]] fatxada nagusia eta [[kupula]] ([[Azpeitia]], [[Gipuzkoa]]), Euskal Herriko arkitektura barrokoaren eraikin garrantzitsuenetako bat.]]
[[Fitxategi:Sant Ivo Sapienza.jpg|thumb|240px|[[Sant'Ivo alla Sapienza]], Erroma]]
'''Arkitektura barrokoa''' [[europa]]ko [[arkitektura]]ren garai zehatz batean sortu zen arkitektura estilo bat da, [[barrokoa|barroko]] mugimendu orokorraren baitan. [[Pizkundea]]ren jarraitu zuen etaondorengoa, [[Erroma]]n sortu zen XVII. mendean eta XVIII. mendea arte Europako estatu [[monarkia absolutu|absolutistetan]] hedatu zen.
 
''[[Barrokoa|Barroko]]'' hitza, [[portuges]]etik eratorrita, forma ez-perfektuko [[perla]] esan nahi du eta hasiera batean erdeinuzko moduan erabiltzen zen estilo honen erregulartasun eta ordena falta kritikatzeko. Estilo honen karakteristikarik aipagarriena [[elipse]], [[kurba (argipena)|kurba]] eta [[kiribil|espiralen]] erabilera da. [[Margolaritza]]z, [[eskulturagintza|eskulturaz]] eta beste hainbat teknikaz baliatzen da konposizio artistiko joriak sortzeko lan hauek enkargatu zuten [[monarka]]k goraipatzeko.
11. lerroa:
 
== Ezaugarriak ==
 
Sakontasuna lantzen duen konposizio modua, itxurazko efektuak —''[[trompe l’oeil]]'' delakoa—, obra bere osotasunean hartzea —eta ez bere osagaiek banan banan harturik osatzen duten multzo gisa— dira barrokoaren ezaugarri formal batzuk. Apaindurazko oparotasuna nabarmena da, eraikuntzaren kanpoko aldetik eta barne aldetik, halako moldez non apaingarriak guztiz nagusitzen baitzaizkie eraikuntzazko osagaiei. Lerro bihurriak eta apaindura [[zutabe]]ak erruz agertzen dira. Ekaietan kolorezko [[haitzurdin|marmola]], [[urreztadura]] eta [[iztuku]]ak ugari erabiltzen dira.
 
17 ⟶ 16 lerroa:
 
== Barrokoa Euskal Herrian ==
 
Arte barrokoak XVII. mendearen bukaeran egin zuen sarrera Euskal Herrian. Gerrek eta kolonietako gehiegikeriek lehen krisi larria ekarri zuten XVI. mendearen bukaeran [[Espainia]]ra eta, honen barnean, Hego Euskal Herrira; diru eskasia zela kausa, beheraldi handia izan zuen arteak. Kontrarreformaren izpiritua jaso zuten erlijio ordenei esker, ordea, [[Jesusen Konpainia|Jesusen Lagundiari]] ezker bereziki, berpiztu egin zen. Euskal barrokoaren gorena XVIII. mendean etorri zen, [[Indietako Konpainia]]k eta [[Caracasko Gipuzkoar Konpainia|Caracasko Errege Konpainiak]] bultzatuta.