Rosalina Abejo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
+jaiotza eta heriotza datak
1. lerroa:
'''Rosalina Abejo''' Filipinetako musikagile, zuzendari eta pianista (Tagoloan, Ekialdeko [[Misamis]], [[1922]]ko [[uztailaren 13]]a - [[Fremont (Kalifornia)|Fremont]], [[Kalifornia]], [[1991]]ko [[ekainaren 5]]a). Filipinetako musikagile, zuzendari eta pianista izan zen.

Manilan egin zituen musika-ikasketak, eta hango Emakumeen Unibertsitatean jaso zuen maistra-titulua, 1957an. Gero, Estatu Batuetan, musika- eta konposizio-ikasketak egin zituen Ohion eta Washingtongo Unibertsitate Katolikoan. 1968tik 1970era, zuzendaritza eta [[piano]]a ikasi zituen Erroman. Parisera ere joan zen, [[Nadia Boulanger]]ekin lan egitera. 1977an, Filipinetatik Kaliforniako Fremontera joan zen, eta han moja sartu zen. Bera izan zen aita santuarengandik orkestra sinfonikoak zuzentzeko baimena jaso zuen lehen moja. Gero, Kansasko Unibertsitatean eta Kentuckyko San Pio Mintegian irakaslea izan zen. Filipinetan, berriz, Cagayan de Oro eta Davao hirietako orkestra sinfonikoak sortu zituen. Sinfoniak, kontzertuak, erlijio-kantak, kantatak, koartetoak, oktetoak eta beste hainbat eta hainbat musika-lan ondu zituen.
 
{{DEFAULTSORT:Abejo, Rosaliba}}
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
[[Kategoria:1922ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1991ko heriotzak]]
[[Kategoria:Filipinetako musikagileak]]
[[Kategoria:Ordena eta kongregazio erromatar katolikoetako mojak]]
{{DEFAULTSORT:Bizialdia|1922ko|1991ko|Abejo, Rosaliba}}